Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sanjuandegiko jaiak abiatuko dituzte gaur Azpeitian

Mantangorriren jaitsiera egin ondoren, mota guztietako ekintzak egongo dira asteburuan zehar

2016(e)ko ekainaren 3a, ostirala - 06:12etan eguneratua

azpeitia- Azpeitiko Sanjuandegi auzoak gaur abiatuko ditu datozen bi asteburuetan zehar luzatuko diren aurtengo jaiak.

Gaurko jardunaldia gazteei zuzenduta egongo da eta festei hasiera emateko Mantangorriren jaitsiera egingo dute, 19.00etan. Hortik aurrera, erraldoien kalejira, gazte afaria, aretoko dantzen erakustaldia, Ezten, The Friday’s Crew eta Erokomeri taldeen kontzertuak eta herriko DJ-ak egongo dira.

Bihar auzo eguna ospatuko dute Sanjuandegin. Hasteko judo erakustaldia egongo da 10.00etan eta horren ondoren Bandaren kontzertua, triki-pintxo-poteo elegantea, auzo bazkaria, auzoko IV. Trikiti Txapelketa, buruhandiak, RKR elektrotxaranga, parrillada eta Marmok, Autobus Magikoa eta Arkada Social taldeen kontzertuak.

Igandean Herri Galdeketa eguna ospatuko dute auzotarrek.

Jardunaldia abiatzeko Astindu gorputzak zumban!ekitaldia egingo dute 8.00etan eta hori amaitzerakoan bildutakoentzako salda beroa banatuko dute.

Eguerdi partean dantzari txikien emanaldia izango da eta arratsaldean zezen txikiak, herri kirolen erakustaldia eta Mantagorri agurtzeko ekitaldia.

Edonola ere, festek datorren asteburuan izango dute jarraipena. Egun horietan aire libreko zine emanaldiak, txirrindulari proba eta Sahararen aldeko II. lasterketa solidarioa egongo dira.

Jaietako afari eta bazkarietarako txartelak Izaro, Orkatz ta Jim Clark-n eros daitezke - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902