Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Villabonako Behar Zana pilota elkarteak 70 urte bete ditu

Txupinazo batekin hasiko dute ospakizuna gaur eta igandea bitarte festa izango dute pilotalekuan

2016(e)ko ekainaren 3a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Villabona- Behar Zana elkarteak 70 urte betetzen ditu aurten, eta ekintzez beteriko asteburu bat antolatu dute bizilagunekin ospatzeko. Gaur emango diote urtebetetze jaialdiari hasiera 17.00etan bolatokian botako den txupinazoarekin. Jarraian bola tiraldi bat egingo da ume eta helduentzat eta 18.00etan sagardo dastaketarekin batera buruhaundi eta erraldoiak ibiliko dira herriko kaleetatik.

Bihar goizean V. xake txapelketa egingo dute egoitzan eta 10.30ean pelota eskolako txapelketako finalak jokatuko dira. Arratsaldean Bear Zana frontoian pelota jaialdia, eta 19.00etan hildako bazkideen omenez meza bat izango da. 20.15ean afaria eta gaueko 23.15ean Behar Zana Danborrada irtengo da.

Igandea 9.00etan hasiko da dianarekin. Gosaldu, eta 11.30ean belaunaldien arteko desafio bat biziko dute Errebote partiduan. Festa amaitzeko, 14.30ean gonbidatuen bazkaria elkartean. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902