Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Benito Lertxundi izango da Zerkausian Sormenetik ekitasmoan parte-hartzeko

Poesiak, bertako produktuek, musikak eta zuzeneko ilustrazio batek egingo dute topa hirugarren saio honetan

2016(e)ko ekainaren 3a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Galtzaundi elkarteko kideak ekitasmoaren aurkezpenean.

Galtzaundi elkarteko kideak ekitasmoaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Galtzaundi elkarteko kideak ekitasmoaren aurkezpenean.

Tolosa- Euskara, sorkuntza eta azoka saretzeko Galtzaundik abian jarritako Sormenetik ekitasmoaren hirugarren saioa ospatuko da bihar goizeko 10.30an Zerkausian, TAK arraun klubaren egoitzan.

Oraingo honetan Benito Lertxundi izango da gonbidatu berezia hainbat pertsonen ekarpenek osatuko duten egitarauean. Artista oriotarra elkarrizketan ariko da gainontzeko gonbidatuekin: Juantxo Zeberio, Naroa Anabitarte, Iñar Sastre eta Imanol Artola.

Imanol Artolak Lertxundiren kantekin collage moduko bat prestatu du ere, poesia eta piano bidez aurkeztua Iñar Sastreren laguntzaz. Artolak azken mende erdian egon den aldaketa soziopolitikoa oriotarraren letretan islatzen ote den aztertu du tesi batean, eta modu akademikoan baino, modu poetikoan azalduko du bere lana saioan.

Bidez batez, Garikoitz Muruak Lurretik ahora titulua duen ilustrazio bat egingo du zuzenan, eta azokako produktuak egongo dira dastatzeko ere, Benito Lertxundiren ekarpen eta hausnarketetaz goza-tzeaz gain 12.00ak bitarte. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902