Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mikroipun Lehiaketako sarituak argitaratu ditu Pamielak

Orain artean EKEk antolatzen zuen lehiaketaren hurrengo edizioak Euskokultur Fundazioaren eskutik joanen dira

Viernes, 3 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:09h

Gazteluko Plazan bildu ziren ikasle sarituetako batzuk.

Gazteluko Plazan bildu ziren ikasle sarituetako batzuk. (JAVIER BERGASA)

Galería Noticia

Gazteluko Plazan bildu ziren ikasle sarituetako batzuk.

iruñea- Euskara Kultur Elkargoak (EKE) antolatutako 2013-2014 Mikroipuin Lehiaketako bilduma aurkeztu zuen atzo Pamiela argitaletxeak, Iruñeko Gazteluko Plazan ospatzen ari den Liburu Azokaren egitarauaren baitan. Hala, Nafarroako eta Iparraldeko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei bideratzen den lehiaketako azken bi edizioetako irabazleek euren saria bildu eta lanak jendaurrean irakurtzeko parada izan zuten.

Besteak beste, Mariasun Landa, Hezkuntza Saileko Jokin Martinez, epaimahaiko Inma Errea, Itziar Diez de Ulzurrun eta Aingeru Epalza, Pamielako Pello Eltzaburu, Euskara Kultur Elkargoko Malen Eugi eta Euskokulturreko Maite Lakar eta Bixente Serrano Izko bertan egon ziren zorionak ematen eta irakurketan laguntzen.

Azken bi urteotan antolatzeari utzi zitzaion arren, datorren urtean Euskokultur Fundazioak hartuko du lehiaketaren ardura, atzo nabarmendu zutenez. Hala, iraila aldera lehiaketarako deialdi berria plazaratuko dutela ere iragarri zuen erakunde honetako zuzendaritza taldean dagoen Serrano Izkok. Hamargarren edizioa izango da 2017koa, beraz.

Zortzigarren edizioan 1204 ipuin jaso ziren, lehen eta bigarren hezkuntzako beste hainbeste ikaslek eginak. Bederatzigarrenean 1233 lagunek hartu zuten parte. Lehiaketa D ereduko, A ereduko eta Seaskako ikastetxeei zuzentzen zaie, eta ikasgeletan sormena eta euskararekiko atxikimendua sustatzea du helburu.

Asier Yurrita eta Igor Santamaría (La Compasión), Agustin Garrido (Marcillako Marqués de Villena), Maialen Herrero (Padre Moret - Irubide), Urko Telletxea (Labiaga Ikastola), Paula Mariscal eta Nahia Taberna (Paz de Ziganda), Iraitz Azurmendi (Erleta), Laurendi Oihenart (Arberoako Ikastola) eta Daia Harlouchet (Orzaizeko Ikastola) izan dira 2013 eta 2014eko edizioetako irabazleak. Horrezaz gain, kategoria ezberdinetan 27 ohorezko aipamen egin dira. - M.M.P.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902