Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Historiaurreko olinpiadetan izena emateko epea, zabalik

Ekainfest 2016 jaialdiaren baitan lehiatuko da proba hirugarren urtez Zestoan, datorren ekainaren 12an

2016(e)ko ekainaren 2a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Parte-hartzaileak 2015eko historiaurreko olinpiadetan.

Parte-hartzaileak 2015eko historiaurreko olinpiadetan.

Galería Noticia

Parte-hartzaileak 2015eko historiaurreko olinpiadetan.

Zestoa- Aurten ere historiaurrean murgiltzeko aukera izango dute zestoarrek Ekainfest 2016 jaialdiarekin datorren ekainaren 12an, eta hirugarren urtez, egun berean historiaurreko olinpiadak jokatuko dira. Gainera, aurten 16 urtetik gorako gazteez gain, 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek ere parte hartu ahal izango dute proban. Antolatzaileek atzo adierazi zutenez, izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta historiaurrea eta kirola gustuko duten gaztetxoek Ekainberrin eman ahal izango dute izena. Horretarako, taldeak lau, bost edo sei pertsonakoak izan beharko dute, eta parte-hartzaileek janzkera ere kontuan izan beharko dute;izan ere, frogan lortutako emaitzez gain, janzteko modua ere baloratuko dute.

Hala, Zestoako plaza historiaurreko eszenatoki bihurtuko da ekainaren 12an, eta besteak beste, parte-hartzaileek hiru dimentsiotako animaliak ehizatu beharko dituzte eta sua egin beharko dute. Olinpiadak baino lehen eta irekiera ekitaldi gisa, Zestoako Antzerki taldeak antzezpen berezi bat egingo du, Hiru probak izeneko ikuskizuna.

“Egun polita eta berezia izaten da, horrelako ekitaldiak ez baitira ohikoak. Ikuskizunak badaude baina ez horrelako esperimentazioak, joko olinpiar batzuen baitan”, adierazi zuen atzoko prentsaurrekoan Juan Jose Aranburuk, Ekainberriko zuzendariak. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902