Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Txikimusika jardunaldia egingo dute larunbatean Hondarribian

Indidxabak eta The Longoards taldeen musika eta tailerrak izango dira 12.30ean hasita

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko ekainaren 2a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Kasino Zaharrean egindako aurreko Txikimusika baten irudia.

Galería Noticia

Kasino Zaharrean egindako aurreko Txikimusika baten irudia.

hondarribia- Musikak girotuta eta musika jaierako ardatz modura hartuta, eguerdi eta arratsalde ederra pasatzeko aukera izango da larunbat honetan Hondarribian, 12.30ean hasita, Kasino Zaharreko lorategian egingo den Txikimusika jardunaldiaren beste edizio batekin.

Ekitaldi honen helburua “familiak musikaren inguruan elkartu eta txikiek musika kontzertuekin eta tailerrekin gozatzea” dela esan zuten atzo Juan Luis Silanesek, Kultura zinegotziak, eta Txikimusika bultzatzen duten Txikis del Bidasoa webguneko eta Ez Mugak kultur ekintzen garapenerako plataformako kide diren Ainara Rubiok eta Carlos Sánchezek.

bilbotik eta irundikLarunbateko Txikimusika berri honen menu musikala lau neska irundarrek osa-tzen duten pop eta rock doinu berezidun Indidxabak taldeak eta Bilboko The Longboards surf musika instrumentaleko taldeak jarriko dute.

Antolatzaileek dei egin dute “bazkaria prestatu, mantak hartu eta familiarekin musikaz gozatzera” joateko

Bi kontzertu nagusien ondoren, Irungo Skola Musik musika eskolak eta Hondarribiko Lanbroak tailerrak antolatuko dituzte, txikiei, besteak beste, bateria, gitarra elektrikoa, baxua edo txalapartaren doinu eta ezaugarriak erakusteko. Hauekin batera, Kuttuna haurreskolaren laguntzarekin, 0 eta 3 urte arteko umeentzako musika estimulazio goiztiarreko tailerra ere egingo dute.

Honek guztiak dirauen bitartean, gainera, bi hondarribiar dj gazte, dj Mizu eta IriDj ariko dira Kasino Zaharrean jarriko den eszenatoki txikian beraien musikarekin jardunaldi berezi hau girotzen.

Ekitaldia amaitzeko, Skola Musik eta Lanbroako ikasleek aurten egindako lanaren erakustaldi txiki bat ere egingo dute.

protagonistak“Txikimusikaren protagonista nagusiak musika eta umeak dira. Musikarientzat ere aukera berezia da, ohiko gaueko kontzertuetako giroa aldatu eta publiko desberdin batean jotzea erronka baita”, esan zuen Ez Mugak kultur ekimenen plataformako Carlos Sánchezek.

Ohi bezala, ekitaldi berezi hau eguraldiaren menpe egongo da, baina honen inguruko aurreikuspenen gainetik, bai Juan Luis Silanes zinego-tziak bai Txikis del Bidasoako Ainara Rubiok “hondarribiarrei eta bereziki familiei, larunbatean bazkaria prestatu, lurrean eseri eta jateko mantak ez ahaztu eta umeekin Tximusikara joan eta disfrutatzeko gonbidapena” luzatu zieten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902