Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Zenbat “lo” falta dira?

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko ekainaren 2a, osteguna - 06:10etan eguneratua

ba ekaina da. Eta urtero bezala batu zaizkigu haurraren futboleko bazkaria, ikastolako festa, ikasturte amaierak ekartzen duen nekea eta proportzionalki sortzen duen pazientzia gabezia. Eta esperantza bakarra da gero eta gutxiago falta dela gogoratzea. Iritsiko dela halako batean lan guztia amaituko dugun momentua eta ikusiko ditugula oporrak gertu. Izan ere oporren hoberena gertu daudeneko momentu hori baita, itxaropen guztiak, asmo guztiak, ilusio guztiak oraindik ere etorriko denaren baitan daudelako. Gero agian zapuztuko dira. Edo ez, baina orain etortzeko daude eta ez daude urruti. Ederra da.

Bakoitzak, bere kontatzeko sistemak erabiltzen ditu. Hainbat “lo” egin behar dira klaseak amai-tzeko, edo dena delako egun kopurua falta da helburu bera lortzeko. Albistegietako lankideek kontatuko digute 17 Gaur Egun falta zaizkiela eta lagun medikuak, gutxi gora behera 500 paziente ikusi beharko dituela.

Nik hauteskundetan, bozketatan kontatuko dut. Hiru bozketa falta dira nire kontaketan. Igandean Euskal Herriko 34 herritan Gure Esku Dago ekimenaren haritik datozenak. Urtean zehar landutakoak, bide bat sakontzen lagundu dutenak eta asko egingo ez balira bezala ari badira ere Espainiako komunikabide ugari dagoeneko erakarri dituztenak.

Ekainaren 23ko Erresuma Batuko referenduma da bigarrena. Europaren etorkizunerako oso garran-tzitsua, gertatzen dena gertatzen dela ere. Adi jarraituko dugu argi izanik ziurrenik ondorioak ez direla biharamunean bakarrik antzematekoak izango.

Eta azkenik Espainiako Gorteetako hauteskundeak (eta II). Ardura sortzen dit Euskal Herriko gai garrantzitsuak inolako tokirik izango al duten datozen egunetako hizketaldietan eta nola asmatu tokia izan dezaten. Momentuz ez da aipamen nabarmenik entzuten beste behin ere iruzur kasu berriak azeleratuz gerturatzen ari den kanpaina horretan. Inor ez dago salbu baina begiratu beharko lukete nola iritsi diren egoera horretara. Gu geurera.

Eta gero oporrak!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902