Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Art After Dark

DJ Tennis, DJ Voz eta Ocariz,eta DJV Sound,Guggenheimeko denboraldiaren azken Art After Dark saioan

Ostiralean izango da azkenengo saioa udako etenaldiaren aurretik

EUROPA PRESS - 2016(e)ko ekainaren 2a, osteguna - 16:42etan eguneratua

DJ Tennis

DJ Tennis

Galería Noticia

DJ Tennis

Guggenheim Bilbao Museoan izaten diren Art After Dark zikloko denboraldiko azken saioa izango da ostiralean, ekainaren 3an, udan eten egiten baita, eta DJ Tennis, Dj Voz eta Ocariz eta DJV Sound izango dira protagonistak, museo bilbotarrak jakinarazi duenez.

BILBO. DJ Tennis Manfredi Romano da. 1970eko hamarkadan jaio zen eta New Jersey, Sizilia eta Parma artean hazi zen. Sorkuntzarako eta arterako duen sena musikarantz bideratu du beti.

Bere pasioa abestea eta musika instrumentu bitxiak eta zaratatsuak jasotzea eta jotzea izan da. Jolasten zuen tenis klubean hasi zen musika jartzen, eta hortik datorkio ezizena.

DJ bihurtu zen bere herrialdeko underground musika bultzatzen zuen bitartean: Italiako musika ekitaldi alternatibo garrantzitsuenetako batzuk sortu eta garatu zituen, besteak beste, Milango Elita jaialdia eta Erromako Dissonanze jaialdia. Azken bi hamarkadetan antzerkirako musika, pelikuletako soinu bandak eta telebistako iragarkietarako musika egiten aritu da.

Bere lanak 1960ko hamarkadako soinu psikodeliko, ilun eta malenkoniatsuetan oinarritzen dira. Musikaren arloan talde askoren eragina du, besteak beste, Beach Boys, The Who, Talk Talk, Ultravox, XTC, Fugazi, June of 44, Suicide, Radiohead, Godspeed You Black Emperor!, Aphex Twin, Boards of Canada edo Plastikman taldeena. 2010ean, garai hartako musika motak nekatuta, Greg Oreckerekin batera, Life and Death izeneko tekno eta pop diskoetxea sortu zuen.

DJ Tennis agertu aurretik, 23.00etan, DJ Voz eta Ocariz izango dira. Gaur egun DJ Voz Bilboko Fever klubeko egoiliarra da. Bertan, hilero EnD Room festa antolatzen du. Deep house, tech house, minimal eta techno ditu estilo nagusi, eta erritmoak festa eta saio motara egokitzen ditu, bai egunez bai gauez.

Musika elektronikoaren munduan DJ egoiliar gisa 13 urte luzeko ibilbidearekin, DJ Voz ikusleekin berehala konektatzen duen artista da. Bere emanaldiak, kanta guztiei berotasun bikaina ematen dien groove handiko underground elektronikoagatik nabarmentzen dira. Nahaste eraginkor honek Espainiako areto ospetsuenetan (Bartzelonan, Madrilen, Eivissan eta Mallorcan, besteak beste) eta Ingalaterra, Frantzia eta beste herrialde batzuetan diskoak ipintzeko aukera eman dio.


OCARIZ

Ocariz musika estilo ezberdinekin gozatzen duen DJa da, leku bakoitzera egokitzen daki, eta beti modu berezian konektatzen du edozein motatako publikoarekin. Bere saioetan deep house, tech house, minimal eta techno estiloak nabarmentzen dira;beti ukitu pertsonal batekin.

Zazpi urte igaro ditu musika jartzen The One (Bartzelona) eta Studio76 (Madril) aretotan, besteak beste, Loco Dice, The Martinez Brothers eta Tania Vulcano bezalako artistekin elkarlanean;horrela eskuratu zuen, gaur egun EnD Room (Fever Bilbao) bere elektronikako klub propioa kudeatzera heltzeko beharrezko esperientzia. Gainera, soinu teknikari gisa dituen ezagutzak erabiltzen ditu ahalik eta musika-esperientzia onena eskaintzeko.

Azkenik, gaua hasteko, 22.00etatik aurrera, DJV Sound (Fever) izango da musika jartzen. Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindari izan zen eta bi hamarkadaz Europako klub ospetsuenetan musika jarri du. 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu zuen eta 2005etik Fever klubaren zuzendarikidea da. Bere saioetan, paisaia trinkoak eta dinamikoak marrazten ditu, baita eszena aztoragarriak, hipnotikoak eta karga emozional handikoak ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902