Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dantzari Txiki eguna egingo dute Zumaian igandean

Zumaiako Txori Txikiko dantzariez gain, Oiartzun, Lesaka eta Errenteriako haurren emanaldiak izango dira

2016(e)ko ekainaren 1a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasleak.

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasleak.

Galería Noticia

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasleak.

Zumaia- Txikien euskal dantzez gozatzeko aukera izango da igandean Zumaian, eta Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasleez gain, Oiartzungo, Lesakako eta Errenteriako eskoletako haurrek ere parte hartuko dute igandean Dantzari Txiki egunean, goizetik arratsaldera luzatuko den ekitaldian. Goizeko 10.30ean elkartuko dira talde guztiak eta hamaiketakoa egin ondoren, herriko kaleetan desfilea egingo dute 11.15etik aurrera. Geldialdiak egingo dituzte zenbait plazetan dantza egiteko (Gernika plaza, Itzurun , Ondartxo, Amaia plaza, Ardantzabide eta Erribera kalea). Ondoren, 12.45ean, emanaldia eskainiko dute Beheko plazan, eta amaitzerakoan bazkaltzera joango dira Zumaiako dantzarien etxera. Egunarekin amaitzeko, Beheko plazan Modestoren dantzaldia izango da, 16.30ean.

Txori Txiki Dantza eta Musika eskola duela 9 urte hasi zen euskal dantzak irakasten, “Zumaian galtzen ari zelako eta indartzeko asmoarekin”, azaldu du Sofia Oriak, Txori Txiki eskolako zuzendariak. Gainera, duela lau urte Dantzari Txiki egunetan parte hartzen hasi zen eskola eta iaz Zumaiara ekarri zuten. “Helburu asko betetzen ditugu egun honekin;besteak beste, ikasleak motibatzea, beste herrietan egiten dituzten dantzak ezagutzea, lagun berriak ezagutzea...”, dio Oriak. Hala, Oiartzun, Lesaka eta Errenterian egon ondoren, aurtengo Dantzari Txiki Zumaian amaituko dute igandean. Dantzari Txiki hurrengo urtera arte agurtuko duten arren, oraindik ere haur zumaiarren beste dan-tza emanaldi bat ikusteko aukera egongo da ekainaren 15ean. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902