Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erregional taldea atera nahi du Lazkao KE-ak

Hurrengo urtean jubenil izateari utziko dioten jokalariei jarraipena eskaini nahi dio kirol elkarteak

2016(e)ko ekainaren 1a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

lazkao- Gaur gaurkoz Lazkaon ez dago futbolean erregional kategorian jokatzen dabilen talderik. Urte askoren ostean ez zeuden nahikoa jokalari taldea sortzeko eta, beraz, ez zen aurrera atera taldea.

Orain, ordea, denboraldia amaituta datorren urtera begira jarri dira ellkarteko kideak. Gauzak horrela, Lazkao Kirol Elkarteak apustu egin nahi du eta 2016/2017 denboraldiari begira, jubenil izateari utziko dioten jokalariei jarraipena eskaintzeko asmoa dute.

Maila horretara iristean bertako jokalariak beste herrietako talde batera jo behar ez izateko, erregional kategorian taldea ateratzeko saiakera egiten ari dira lazkaotarrak.

Hortaz, 1997 urtean edo lehenago jaioak diren eta futbola gustuko duten guztiei zabaldu die deia. Jendea animatu nahi dute Lazkao Kirol Elkartean izena eman dezan. Apuntatzeko azken eguna ekainaren 3a da eta interesa duen orok honako telefonora dei dezake: 653 715 748. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902