Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasaingo Ikastolak udalekuak hasiko ditu hilaren 20an

Hiru eta bost asteko udalekuak antolatu dituzte eta zikloen arabera banatuko dituzte ikasle taldeak

2016(e)ko ekainaren 1a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

beasain- Ekaina hastearekin batera laster amaituko dute eskolek ikasturtea, hiruzpalau aste barru. Beasaingo Andramendi Ikastolako ikasleek, ekainean goizez izango dituzte klaseak, baina ikastolak ikasleen beharrei erantzuteko udalekuak definituta ditu jada. Aukeran 3 edota 5 asteko udalekuak daude: bata, ekainaren 20tik uztailaren 8ra eta bestea, ekainaren 20tik uztailaren 22ra izango da.

Zikloen arabera antolatu dituzte 2016ko udalekuak: adibidez, bi urteko haurrek psikomotrizitate saioak, marrazki tailerrak, jolas heuristikoak… izango dituzte haien garapen sozio-kognitiboa helburu izanik. Bestalde, Haur Hezkuntzako 3 urtetik 5 urtera bitartekoek ur-giroan oinarritzen den hezkun-tza fisikoan trebatuko dira;izan ere, astean birritan Beasaingo kiroldegiko igerilekura joango dira. Horretaz gain, sozializazioa ere landuko dute irteerak tarteko.

Lehen Hezkuntzakoek, bestalde, ingelesa sendotzeko aukera izango dute Elduaien Hizkutza Ofizialaren eskutik. Programazioan ere bada Informazio eta Komunikazio teknologietan trebatzeko lanketa. Baina horrez gain kontzeptu eta egitasmo berria dauka Andramendi Ikastolak: Scratch-a deritzaiona. Teknika horrekin gazteei modu sortzaile eta kritikoan pentsatzen ikasten laguntzen die, bide batez sistematikoki arrazoitzen eta elkarlanean lan egiten ere bai. Plangin-tza zabala antolatu du ikastolak udako aste horietarako eta udalekuetan parte hartzera anima-tzeko deia zabaldu du. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902