Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ekainaren 3an

'Tximinoen Erresuma' filma estreinatuko da ostiralean

EP - 2016(e)ko ekainaren 1a, asteazkena - 13:04etan eguneratua

Tximinoen ErresumaVER VÍDEOReproducir img

(Youtube)

Galería Noticia

Tximinoen ErresumaReproducir

Jamel Debbouze Frantziako komiko ospetsuak zuzendutako "Tximinoen Erresuma" (Pourquoi j'ai pas mangé mon père) filma euskaraz estreinatuko da ostiralean, ekainaren 3an, Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker.

BILBO. Bilboko Multicines, Gasteizko Florida, Iruñeko Golem eta Donostiako Antiguo Berri zinema aretoetan estreinatuko da filma.

Debbouzek zuzendutako filmak Edouard tximino erregearen seme nagusiaren istorioa kontatzen du, jaiotzean ahulegia izateagatik leinutik erbesteratua den tximinoarena, alegia. Taldetik urrun, Ian bere lagun minaren alboan hazi eta oso argia dela erakutsiko du: sua, ehiza, habitat modernoa eta itxaropena aurkituta. Eskuzabala izatez, dena besteekin partekatu nahiko du, eta ezarritako ordena irauli eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramango du.

Zinema Euskaraz programaren helburuak dira herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatzea, euskara komunikazio kultural gisa erabiltzea eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea. "Tximinoen Erresuma" aurten diruz laguntzen den laugarren filma da;aurreko hirurak "Iparraldeko Norman", "Egun handia" eta "Oker" izan ziren.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902