Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Lander Zabala Zumaiako maria eta jose ikastetxeko 5. mailako tutorea

“Beti esan izan digute Maria eta Jose ikastetxeko ikasleen jarrera oso ona dela”

Lander Zabala Maria eta Joseko 5. mailako ikasleen tutorea da eta talde honek Safer Internet Day lehiaketa eta ‘Amets bat’ programa irabazi du azken egunotan

Ane Roteta - 2016(e)ko maiatzaren 31a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Lander Zabala irakaslea, atzean ezkerraldean, 5. mailako ikasleekin batera, Safer Internet Day saria eskuan dutela.

Lander Zabala irakaslea, atzean ezkerraldean, 5. mailako ikasleekin batera, Safer Internet Day saria eskuan dutela.

Galería Noticia

Lander Zabala irakaslea, atzean ezkerraldean, 5. mailako ikasleekin batera, Safer Internet Day saria eskuan dutela.

Zumaia- Lau eguneko tartearekin Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeak bi albiste pozgarri jaso ditu eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak dira bi albiste horien protagonista nagusiak. Batetik, Safer Internet Day lehiaketa irabazi zuten hilaren 20an Klik izeneko proiektuarekin (Eusko Jaurlaritzak Interneten erabileraren inguruan lehen aldiz antolatutako lehiaketa), eta bestetik, Realak bultzatutako Amets bat ekimenaren saria ere eskuratu dute. Azken honetan Realaren entrenamendu bat ikustera joaten dira ikasleak eta euskara, jarrera eta animazioa baloratzen dituzte saria emateko garaian. Lander Zabala zestoarra da 5. mailako 37 ikasle hauen tutorea eta berarekin elkartu gara bi lorpen handi hauetaz hitz egiteko.

Nolakoa izan da Safer Internet Day lehiaketan ikasleekin egin duzuen lanketa prozesua?

-Aukera polita zela iruditu zitzaigun eta kopla batzuk egin nituen Interneten erabilera ona adieraziz, eta bideo muntaia bat egin genuen ikasle guztiekin. Parte hartu duten ikastetxe askok gai jakin bat hartu dute. Guk, berriz, gaia modu zabalago batean hartu genuen, Internet nola erabiltzen dugun ikasgelan aipatuz eta sare sozialen erabilerari ere aipamena eginez. Oso polita izan da egindako lana eta emaitzarekin ere oso gustura gelditu gara.

Haurrak nola inplikatu dira lanean? Ilusioarekin hartuko zuten, ezta?

-Bai, bideo bat egiteko aukera zegoela planteatu genuenean gogoz hartu zuten ekimena. Gainera, bideoa grabatzeko klase orduak “galdu” behar ziren, bideoan azaltzen dira… Beraiek oso gustura agertu dira ekimenarekin eta egia da horrelako proiektuekin dena ematen dutela.

Zer nolako lana egiten duzue teknologia berriekin ikasgeletan?

-Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasten dira teknologia berriekin, baina LH 5-etik DBH 4. maila bitartean lanketa handiagoa egiten da, programa desberdinak erabiltzen;adibidez, Google Drivekin lan handia egiten dugu gauzak parteka-tzeko. Bestalde, segurtasun aldetik ere lan egiten dugu eta zenbait ohar ematen dizkiegu argi ibiltzeko.

Zure ustez, zein da teknologia berriak erabiltzearen onura ikasleengan?

-Guk ikusi dugu izugarrizko erraztasuna ematen digula lanak partekatzeak, adibidez, eskema edo aurkezpen bat egin behar dutenean. Errazago, azkarrago eta gutxiago konplikatuta egiten dituzte lanak eta guretzako ere errazagoa da, edozein momentutan ikus dezakegulako nola ari diren lanean eta gainean egoteko aukera gehiago ematen du. Bestalde, lan kooperatiboa ere asko errazten da.

Arriskuak ere hor daude. Jabetzen al dira horretaz?

-Zenbait gauza gertatu arte askotan ez dira kontziente, baina adibide asko ematen dizkiegu eta argazki bat atera eta hori bidaltzea zein arrisku-tsua izan daitekeen azaltzen diegu. Batez ere, lanketa hori 5. mailatik aurrera egiten dugu, bai klasean baita tutoretzan ere.

Realak antolatutako ‘Amets bat’ programan ere lehenak izan zarete. Horren inguruan egin al duzue lanketaren bat?

-Egia da ekintzak egitera kanpoko entidadeak etortzen direnean beti esan izan digutela ikasleen jarrera oso ona dela eta hori errekonozimendu handia da ikastetxearentzat. Eta jarreraren inguruan egunero egiten dugu lanketa bat eta tutoretza plan bat ere badugu. Tutoretza ikasgai guztietan lantzen da, eta azken finean, saiatzen gara balore onak erakusten bide on bat jarraitzeko. Matematikan onena izateak baina besteak ez errespetatzeak ez du ezertarako balio eta hori helarazten diegu, egunero eta arlo guztietan.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik kuttunena. Ez da erantzun erraza baina Zestoa esango dut nire herria delako.

Paisaia idiliko bat. Sastarraingo bailara.

Mendi bat. Izarraitz mendikatea esango nuke.

Hondartza bat. Zumaiako Itzurun hondartza, zalantzarik gabe.

Festa edo ospakizun bat. Zestoako Santakutzak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902