Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Karmele Igartua sorkuntza bekak’ antzerkia landuko du

Aretxabaletako Udalak hitzarmena sinatu du Bergarako Idazle Eskolarekin

Anabel Dominguez - 2016(e)ko maiatzaren 31a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Tere Irastortza eta Joxemiel Uribarren, Igartuaren seme-alabekin, Garazi (lehena) eta Ekaitz (laugarrena).

Tere Irastortza eta Joxemiel Uribarren, Igartuaren seme-alabekin, Garazi (lehena) eta Ekaitz (laugarrena).

Galería Noticia

Tere Irastortza eta Joxemiel Uribarren, Igartuaren seme-alabekin, Garazi (lehena) eta Ekaitz (laugarrena).

aretxabaleta- Haurrentzako eskola-antzerki testuak landuko dira aurten Aretxabaletako poeta zen Karmele Igartuaren izena daraman sorkuntza bekan. Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du eta ikasleek taularatzeko moduko antzezlana aurkeztu beharko da, 30 minutu ingurukoa (40 minutu gainditu gabe).

Berritasun gisa, lehen aldiz Aretxabaletako Udalak bat egin du deialdi honekin eta, horretarako, lau urtetarako hitzarmen bat sinatu du Bergarako Idazle Eskolarekin. Honi esker, 4.000 euroko laguntza jasoko dute urtero eskolakoek, bekari bultzada emateko. “Karmele Igartuaren lana ezagutaraztea eta hedatzea da helburua, ez bakarrik Aretxabaletan eta euskal kultura mailan, baita hemendik kanpo ere”, azpimarratu zuen Kultura zinegotzi den Joxemiel Uribarrenek.

Norabide berean agertu zen Idazle Eskolako arduradun eta irakasle den Tere Irastortza. Azken honek, gainera, beste helburu batzuk ere aipatu zituen larunbatean Arkupen egindako aurkezpenean. “Aurtengo edizioan antzerkigintza bultzatu nahi dugu, euskal idazleei laguntza emateko bideratuta dagoen beka honekin. Aldi berean, Karmelek landu zituen generoak ezagunagoak egitea da xedea”, zehaztu zuen Irastortzak.

Idazle Eskolak 2003-2004 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea eta hurrengo ikasturteari begira, sorkuntza beka batzuk ematea erabaki zuten orduan. Karmele Igartua (1959-2010) berak 2005-2006 ikasturtean jaso zuen beka hori, Gaur arte izeneko nobela labur batekin.

Igartua, Idazle Eskolako ikaslea izateaz gain, koordinatzaile lanetan ere ibili zen. Beraz, hil zenean deialdiari haren izena jartzea erabaki zuten. Orduz geroztik bost alditan egin da, eta aurtengoa seigarrena izango da.

irailaren 30era arteVI Karmele Igartua sorkuntza bekanhaurren-tzako eskola-antzerki testuak idatziko dituzte partaideek, zortzi urtetik hamabi urtera bitarteko ikasleek taularatzeko. Lanak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, Aretxabaletako udaletxean, Otalora kalean 1. zenbakian. Irabazleak -azaroaren 30a baino lehen emango da jakitera- 2.500 euroko saria jasoko du. Testua www. idazten.com eta www.aretxabaleta.eus webguneetan argitaratuko da.

Bestalde, larunbateko ekitaldian, bosgarren edizioko irabazleak ezagutu ziren: Fernando Garatea (zien-tzia dibulgazio lanagatik) eta Jaime Valverde (narratiba).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902