Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa aurkeztu dute Hondarribian

Hamar taberna arituko dira nazioarteko txapelketara joateko lehian, ostiraletik hilaren 15era arte

2016(e)ko maiatzaren 31a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Hondarribia- Hondarribiko hamar tabernak bilatuko dute, ostiral honetan hasi eta ekainaren 15era bitarte, Erdi Aroko Hirien Sare Turistikoak urtero antolatzen duen pintxo txapelketan Hondarribia ordezka-tzeko aukera eta ohorea.

Tokiko fasea atzo aurkeztu zuten udaletxean Txomin Sagarzazu alkateak eta epaimahaikide izango diren Iñaki Bergesek, Gorka Cepedak eta Aitor Amutxastegik (La Hermandad, Arroka Berri eta Kokarta jatetxeetako sukaldariak).

osagaiakPintxoak prestatzerakoan, sukaldariek kontuan izan beharko dute “ezin dituztela Amerika deskubritua izan zen ondorengo osagaiak erabili (artoa, patata, tomatea, fruta tropikalak, kalabaza, piperra edo txokolatea, adibidez) eta bai Erdi Aroan iberiar penintsula ohikoak ziren beste osagaiak (garia, esnea, arraultzak, ehiza, hegazti eta abere haragia, perretxikoak, olioa, arraina, besteak beste).

Nazioarteko Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketako tokiko fase honek dirauen bitartean, Danontzat, Enbata, Gran Sol, Hondar, Itsaspe, Kai Zaharra, Larra, Obispo, Sardara eta Txantxangorri tabernek beren pintxoak salgai izango dituzte eta epaimahaia ere dastatzera joango zaie.

Irabazleak Hondarribia ordezkatuko du Toledoko Consuegra hirian egingo den azken fasean, urriaren 7tik 9ra. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902