Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goi mailako kalitateko zerbitzua

Artxandako Funikularrak TripAdvisor 2016ko bikaintasun agiria lortu du

Gehienbat bidaiarientzat eta turistentzat den web erreferentea da mundu osoan

EFE - 2016(e)ko maiatzaren 31a, asteartea - 13:34etan eguneratua

El funicular de Artxanda ha celebrado durante el pasado fin de semana su centenario

Artxandako funikularra (Borja Guerrero)

Galería Noticia

El funicular de Artxanda ha celebrado durante el pasado fin de semana su centenario

Artxandako Funikularrak TripAdvisor webgunearen 2016ko bikaintasun agiria eskuratu du, agiriak banatzen diren seigarren urtean. TripAdvisor bidaiarientzat eta turistentzat dago taxututa eta erreferentzia da mundu osoan, urtero lau milioi erakunderi buruzko 150 milioitik gora iruzkin eta balorazioa jasotzen baititu, eta agiria erabiltzaileen aldeko iritzien bidez eman ohi da.

BILBO. Bilboko Udaletik jakinarazi duenez, bikaintasun agiri hau argitalpen horietan oinarritzen da eta turisten eta bidaiarien iritzi onak sarri jasotzen dituzten lekuei eta establezimenduei ematen zaie. Hartara, funikularraren gainean adierazitako iritzi gehienei esker, "bikain edo oso ondo" kalifikazioa eskuratu du goi mailako kalitateko zerbitzua eskaintzeagatik.

Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasunaren Politiken, Etxebizitzaren eta Garapen Osasungarriaren koordinatzaileak agiria jaso izana goraipatu eta funikularrak egunetik egunera erabiltzaile gehiago dituela baieztatu du. "Artxanda, inolako ezbairik gabe, amu turistikoa da Bilbo bisitatzera datozenentzat", esan du.

Horren erakusgarri da funikularrak erabiltzaileen kopuruan azken hamar urteotan egin duen gorakada, batez ere, 2015etik aurrera, hain zuzen ere, lehen mendeurrena bete zuenetik hona, urte hartan 728.921 bidaiarik erabili baitzuten funikularra. 2016ko aurreneko hiletan ere bidaiarien kopuruak gora egiten jarraitu du.

EHUN URTE

Gaur egun Castaños auzoa eta Artxanda lotzen dituen funikularraren sustatzaileek 1915eko urriaren 3an inauguratu nahi zuten, baina azkenean 1915eko urriaren 7an egin zuten, 12.20an, garai hartako kronikek diotenez. Alkatea Ricardo Power Zabala zen (izendatu berria, Benito Marco Gardoquik dimititu ondoren), bidaiak zazpi minutuko iraupena zuen eta trenbideak metro bateko zabalera.

Gaur egun funikularrak Castaños auzoa eta Artxanda lotzen ditu hiru bat minututan. Astegunetan 07.15etik 22.00etara bitartean dago zerbitzuan;jaiegunetan, berriz, 08.15etik 22.00etara bitartean funtzionatzen du, eta udan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) 23.00etara arte luzatzen du zerbitzua.

Funikularrak 15 minutuko maiztasuna du, bidaiarien pilaketa dagoenean izan ezik, orduan handiagoa baitu bidaiariek geltokiak libre utzi ditzaten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902