Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Mirarte

Bertsoak eta jazza, elkarrizketan

Bertsojazza berreskuratu dute zortzi urteren ostean eta uztailaren 24ean egingo da Victoria Eugenia Antzokian

2016(e)ko maiatzaren 31a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Xabier Zeberio, Miguel Martín, Andoni Egaña, Amaiur Cajaraville, Bixente Martinez eta Beñat Gaztelumendi.

Galería Noticia

Xabier Zeberio, Miguel Martín, Andoni Egaña, Amaiur Cajaraville, Bixente Martinez eta Beñat Gaztelumendi.

Andoni Egaña, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza bertsolariak arituko dira jazz melodiak dituen saio honetan

Ekimen hau 2008. urtean egin zen lehen aldiz, eta aurten egingo den hau bigarren edizioa izango da

Bertsoa eta jazza euren artean oso ezberdinak diren bi diziplina dira eta bakoitzak bere arauak ditu. Bata euskal kulturalen erakusle handia da eta besteak Estatu Batuetan du sorrera. Lehenengoan, hitza da oinarri eta bigarrenean, musika. Bi diziplina hauek Bertsojazz ekimenan elkartuko dira bigarren aldiz, 2008an kontzertu bat eskaini ondoren, eta publikoak Jazzaldia goza-tzeko aukera izango du, uztailaren 24ean, 22.00etan Victoria Eugenia antzokian eskainiko duten kontzertuan.

“Bertsogintzan modu askotako plazak dauden, baina horrelako tentaldi bat iritsitakoan ez dakizu ezetz esaten”, onartu zuen Andoni Egaña bertsolariak ekimenaren aurkezpenean, atzo. Adierazi zuenez, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta bera izango dira oholtza gainean, eta Unai Elizasu arituko da gai-jartzaile lanetan. “Ez da erraza guretzat;normalean bezala, inprobisatu egingo dugu, baina normalean konpasik ez dugu, eta orain musikarekin batera ibiltzea zaila da”, azaldu zuen Egañak. “Hala ere, musikariek esan ohi dute eurek ez dituztela bertsolariak laguntzen, gure atzetik joatzen direla baizik”, esan zuen barrez.

Beñat Gaztelumendirentzat esperientzia berria izango da Bertsojazzean parte hartzea. “Bertsoek eta jazzak hizkuntza propioa dute eta gure helburua elkarrizketa sor-tzea da, baina bakoitzak dituen ezaugarriak mantentzen saiatuz”, adierazi zuen Gipuzkoako azken txapeldunak. Bere iritziz, erronka bat izango da, normalean bertsolarien erritmoa hitzek markatzen baitute, eta gainera, musikarekin batera aritzeko, tonu berean abestu beharko dute, bertsolarientzat berria den zerbait. Bestalde, oso hitzordu “ezberdina” izango dela gaineratu zuen, eta gehien bat bertso doinuak erabiliko dituztela esan zuen. “Ea zerbait berria aurkitze dugun bide honetan, beste zerbait ikasteko aukera da eta”, azpimarratu zuen Gaztelumendik.

musikarientzat erronkaBestalde, musikarientzat ere hitzordu berezia izango da. Oholtza gainean Bixente Martinez, Amaiur Cajaraville, Hasier Oleaga, Julen Izarra eta Xabier Zeberio izango dira. “Hasiera batean zerbait normala ematen du, baina ahalegin handi bat egin beharko dugu guztiok”, azpimarratu zuen Bixente Martinez gitarjoleak.

Azaldu zuenez, musikarien lana bertsolariek egiten dutenaren oso ezberdina da hasieratik. “Eurek ez dute ezer prestatzen egun gutxi falta den arte, baina guk aurretik nerbio ugari pasatzen ditugu”, adierazi zuen. Alde batetik, musikariek erabili behar dituzten abesti guztien moldaketa egin behar dute eta gainera, bertsolarientzat egokia den tonu bat erabili. “Bestalde, bertsolarien lana indibidualagoa dela esan daiteke, baina guk taldean ondo funtzionatu behar dugu, pertsona bakarra bagina bezala, eta horretarako lana behar da”, azaldu zuen Martinezek. Bertsolariak izan dira musikariei doinuak eman dizkietenak eta denetatik egongo da, horietako batzuk inoiz entzun gabekoak izango dira.

Musikariaren ustetan, ikuskizun bakarra da, eta uztailaren 24ean oholtza gainean egiten dena ikusteko ez da beste aukerarik egongo, emanaldia bat-batean sortuko da eta. “Gu bertsolariekin enpatia lor-tzen saiatuko gara, hori izango da gure erronka handiena, eta oso polita iruditzen zait”, gaineratu zuen Martinezek, eta ahal duten girotze egokiena eta atseginena emango dutela esan zuen.

Miguel Martín Donostia Kulturako musika programatzaileak adierazi zuenez, aurtengo edizioan, kultur hiriburutzaren urtea izanik, euskal kultura gogora ekarri nahi zuten eta ekimen hau berreskuratu dute. “Ez genuen bertsoak musikaz laguntzerik nahi, bertsoen eta jazzaren arteko fusio bat sortzea baitzen helburu nagusia”, azpimarratu zuen Martínek. Horregatik, nazioarteko musikariak eta bertsolariak nahastea ez da musika programatzaileak buruan eduki duen zerbait. “Musikari guztien bertsoak zer diren eta bertso saioak nolakoak diren ezagutu eta ulertzea nahi genuen, horregatik bilatu ditugu euskal musikariak proiekturako”, adierazi zuen, modu honetan, ahalik eta ikuskizun hoberena sortzea errazagoa iruditu baitzitzaion.

Hitzordu interesagarri honetarako sarrerak jada salgai daude 20 euroren truke, eta Donostia Kulturaren webgunean, Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan eta kutxabanken web orrialdean lortu daitezke.

bertsojazza

Zer. Jazzaldiaren programazioaren barruan, bertsoak eta jazza uztartuko dituen kontzertua antolatu da. 2008an ekimen honen lehenengo edizioa egin zen, eta aurten egingo da bigarrena.

Nor. Andoni Egaña, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza bertsolariak izango dira oholtza gainean, Unai Elizasu gai-jartzailearekin batera. Bestalde, Bixente Martinez (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoa) eta Xabier Zeberio (biolina) musikariak ere izango dira bertan.

Noiz. Uztailaren 24ean izango da, 22.00etatik aurrera.

Non. Victoria Eugenia Antzokian.

Sarrerak. Jada salgai daude Donostia Kulturaren ohiko puntuetan eta Kutxabanken.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902