Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jazzaldiak BertsoJazza proiektua berreskuratuko du 51. ediziorako

EFE - 2016(e)ko maiatzaren 30a, astelehena - 13:26etan eguneratua

BertsoJazza-ren aurkezpena.

BertsoJazza-ren aurkezpena. (Javi Colmenero)

Galería Noticia

BertsoJazza-ren aurkezpena.

DONOSTIA. 51. Donostiako Jazz Jaialdiak jazza eta bertsolaritza ikaskizun bakarrean elkartuko ditu. Victoria Eugenia Antzokian izango da, uztailaren 24an, eta inprobisazioan oinarritzen diren bi diziplina horien arteko hizketa izatea du helburu.

Modu honetan, 2008an ospatu zen BertsoJazza-ren esperientzia errepikatuko du Jazzaldiak, baina zerbait puntuala izango da, edizioz edizio antolatzeko asmorik gabe.

Andoni Egaña eta Jon Maia bertsolariak izango dira berriz ere proiektu honetan, baita Bixente Martínez gitarrista, Julen Izarra saxoa, Hasier Oleaga bateria eta Unai Elizasu moderatzailea ere.

Aurtengoan Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Amaiur Cajaraville kontrabaxua, eta Xabier Zeberio biolinista gehituko dira.

Jaialdiaren zuzendariak, Miguel Martin, gaur goizean aurkeztu du prentsaurreko batean BertsoJazza-ren bigarren edizio hau, Egaña, Gaztelumendi, Martínez, Zeberio eta Cajaravillerekin batera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902