Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
25. urteurrena

Dekot taldeak irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketa

EUROPA PRESS - 2016(e)ko maiatzaren 30a, astelehena - 16:40etan eguneratua

DONOSTIA. Dekot talde bizkaitarrak irabazi du aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketa, beste lau finalisten aurretik jarriz: Pet Fennec, Katez, Aneguria eta Eraul. Dekot taldeak 5.000 euroko saria jasoko du eta  Bilbao BBK Live jaialdian parte hartu ahal izango du.

Gaztea Maketa Lehiaketaren 25. edizio honen finala pasa den ostiralean ospatu zen, Bilboko Kafe Antzokian, eta Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncel izan ziren aurkezleak, EiTB adierazi duenez.

Epaimahaiaren arabera, lehia handia zen eta estilo aniztasuna izan zen ezaugarri nagusia. Parte hartzaileen maila altua ere azpimarratu nahi izan dute.

Dekot, Ibai, Ibon eta Anek osatua, 2014an sortu zen eta berriki lau kantako lan bat publikatu dute eta beste taldeen kanten bertsioak egiteko gaitasuna ere erakutsi dute.

Irabazleaz gain, Leitzako Katez taldeak Entzulearen Saria jaso du, GazteaBizkHitzaren eskutik, 2.500 eurokoa. Leun taldeak, ordea, Kafe Antzokiaren 500 euroko saria jaso du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902