Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azkoitiko Udalak ireki du euskara arloko laguntzak eskatzeko epea

Denda ta tabernetan euskararen presentzia areagotzeko diru-laguntzak urrira arte eska daitezke

Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

azkoitia- Udalak merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan euskararen presentzia indartzeko diru laguntzak eskatzeko epea ireki du. Eskaerak urriaren 31ra arte eska daitezke udaletxean.

Dendari eta tabernariek hainbat ekintzetarako eska dezakete laguntza: kanpoko errotulua edo erabiltzen duten materiala (poltsak, fakturak, bisita txartelak...) euskaratzeko;euskaraz egindako web guneak edo programa informatikoak ezartzeko, publizitatea euskaraz egiteko...

Programa informatikoak jartzeko, webgunea sortzeko edota publizitatea egiteko Udalak 600 euro emango ditu gehienez. Programa informatikoen kasuan %100 finantziatuko du eta beste bi kasuetan, kostuaren %60a. Informazio gehiagorako, Euskara sailaren 943 857 175 telefonora deitu. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902