Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Txirrita igarle

Txomin Garmendia - Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Txirrita bertsolari aundi ura, bertsolari ezezik igarle ere bazala esan bear;1930’garren urtean irurogeita amar urte zitula, onako bertso au kantatu zun:


Gazte-gazterik asi nitzan da

orañdaño bitartian,

zenbait umore eder jarri det

Kantabria’ko partian;

pixka batian ez naiz aztuko

sartuagatik lur-pian,

nere aitamenak izango dira

beste larogei urtian.


1936‘ko maiatzaren azken egun batean, Goizuetara joan zan bertsoetara bere lengusu Zaiburu lagun zularik: Bazokiko pesta omen zan ain zuzen;gosari ederra eginda plazara abiatu ziranean txorabioak eman zion Txirritari, eta bereala Altzara ekarri zuten, bizi zan arrebaren etxera, eta automobil berak “Telleri-Txiki” bertsolaria ingurun bizi zalarik, eraman zun Goizuetara pestak jarraitu zezan. Txirrita berriz, ekaiñaren 3’an il zan (G.B.).

Beraz, datorren ostiralean beteko dira larogei urte il zala, amaika umore jarritako Txirrita.

Aurrez aipatu dedan bertso orri, arrokeri-kutsua billatzen dio zenbaitek;nik ez nuke esango orrelakorik, igarle izan zala baizik. Apaltasun geiegiak ez al dute arrokeria gertu? Larogei urte ezezik, euskera bizi dan arte izango dute aitamen Txirritaren bertsoak.

Nik ez nun ezagutu Txirrita, ura il zanean bi urteko umea nintzan da;bere liburutan dauden bertsoak ezagun dute ordea, bertsolari aundi eta etorri errezekoa izan zala. Bera ezagutu zutenairi galdera pranko eginda nago bertsolaritatik asita. Bera bizi zan garairako, oso errikoia izan zala danak aitortzen dute.

Uztapidek geiegi etzun pamatzen Txirrita, beste iñori bururatzen etzitzaizkan ateraldiak bazitula, baiña “Prantzes Txikia” obea zala. Aipamen ori Zepairi eginda onela erantzun zigun: “Ez, Txirritak eun bertso onak bazitun, “Prantzesak” ogeita amar, diperentzi ori bazuten”.

“Txapel” bertsolariak gogor pamatzen zun Txirrita, egun batean ala esan omen zien Basarri eta Uztapideri: “Zuek onak zerate, baiña ura obea”.

Basarrik zun edukazioa eta errespetoa etzula izango Txirritak, ori errez pentsa genezake: mutil-zarra zalarik eta zurruteroa, ez dago geiago esan bearrik. Egun batean ala esan zidan Basarrik: “Irurogeita amalau bat urte edukiko zitun da, neska-kontuan igual asten zan”. Zenbat buru, ainbat aburu.



Gure bertsoak ez dira noski

beti danon gogokoak,

konta errezak izango dira

utsegiñik gabekoak;

etorri oneko bertsolaria

eta arrazoi bapoak,

munduan beti komeni dira

Txirrita bezelakoak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902