Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Santio txapelketetan azken izen emateak

Behar Zana elkarteak frontenis, pasaka eskuz eta pala gomaz binaka txapelketak antolatu ditu

A.S - Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 09:43h

Villabona - Asteazkenean, ekainaren 1ean, itxiko dira Behar Zana Pilota Elkarteak antolatutako Villabonako Santio jaietako frontenis, pasaka eskuz binaka eta pala gomaz binaka txapelketen izen emateak.
Frontenis txapelketari dagokionez, Villabonako Olaederra kiroldegiko frontoian jokatuko da eta banaka jokatuko dute. Izena emateko baldintzak 16 urtetik gorakoa izatea eta Erniope bailarako bizilaguna izatea. Torneo honetan epaile lanak ez ditu antolakuntzak egingo, bilera bat egingo da eta bertan zehaztuko da parte-hartzaile guztiekin.
Pasakan Eskuz binaka eta palaz binaka txapelketak berriz, Gipuzkoa mailan irekiak izango dira 16 urtetik gorakoentzat. Pasaka txapelketa Olaederra kiroldegiko frontoian jokatuko da eta entrenatzeko aukera ere egongo da frontoia libre dagoen uneetan. Pala txapelketa berriz, Behar Zana pilotalekuan jokatuko da.
Izena emateko: 688 626 437 telefonora mezu bat bidali daiteke, beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzi edo Behar Zana elkartean bertan egin daiteke. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902