Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Leitzan ospatu da uemaren 25. urteurrena

Festa eta aldarrikapena uztartuz ospatu zen atzo Udalerri Euskaldunen Eguna 76 udalek osatzen dute dagoeneko mankomunitatea

Nerea Mazkiaran - Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 12:05h

Euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkariekin, Uemako lehendakariak, Josu Labakak, hitz egin zuen.

Euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkariekin, Uemako lehendakariak, Josu Labakak, hitz egin zuen. (NEREA MAZKIARAN)

Galería Noticia

Euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkariekin, Uemako lehendakariak, Josu Labakak, hitz egin zuen.

LEITZA. Duela 25 urte, 1991ko maiatzean, sortu zen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (Uema), 19 udalek Aizarnazabalgo Udalerri Euskaldunen Egunean baitan egindako batzarraren ostean. Atzo Lei-tzan ospatu zen urtemuga, Leitzako Udalarekin eta herriko hainbat elkaterekin batera prestatutako egun osoko egitarauarekin. Goizean batzar nagusia egin zuten udalerri euskaldunetako ehun bat alkate eta zinegotzik eta hiru udal berri onartu zituzten Ueman: Dima, Legorreta eta Ziortza-Bolibar. 76 udalek osatzen dute dagoeneko mankomunitatea. Nafarroak 13 dira: Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Baztan, Bera, Etxalar, Etxarri Aranatz, Goizueta, Igantzi, Larraun y Leitza.

Herrien arteko kiroleen ostean, eguneko ekitaldi nagusia izan zen Leitzako plazan, eta bertan izan ziren euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkari ugari. Eneka Maiz, Etxarri Aranazko alkate eta Uemako zuzendaritza batzorkideak lege babesa eskatu zuen Nafarroako udalek euskararen aldeko hizkuntza politika aurrerakoiak egin ahal izateko. Halaber, aste honetan epaitegiek Baztango Udalaren euskara plana bertan behera utzi dutela salatu zuen. Beste aldetik, Maizek 25 urtean egindako lana gogoratu zuen. "Ordudanik bide luzea egin da: udalak euskalduntzen, arnasguneak babesten, eta herritarrak ahaldun-tzen eta kontzientziatzen" adierazi zuen. Aitzindarien lana eskertzeko eta aitortzeko, bereziki nafarrek UEMAri egindako ekarpena, Mikel Illarregi omenalditxo bat egin zion.

Leitzarra lehendakari izan zen 1995-1999 urteen artean. Uemako lehendakari Josu Labakak eukalgintzaren eta erakunde publikoen arteko elkarlana sendotzeko beharra nabarmendu zuen, atzoko Udalerri Euskaldunen Eguna bera eredutzat jarriz. Leitzako dantzariek eta abesbatzak parte hartu zuten ekitaldian. Gainera egun horretarako prestatu den abestiaren koreografia dantzatu zen Dj Porru lagunduta. Gero, herri bazkarian ia 300 lagun elkartu ziren. Festa egunak arratsaldean zehar jararaitu zuen haurrentzako ikuskizunarekin, elektrotxarangarekin, eta gauean rock kontzertuekin. "Leitzeko herria aukeratu izana asko pozten gaitu" esan zuen Leitzako alkateak, Mikel Zabaletak, zeinek herriko jendearen inplikazioa nabarmendu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902