Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Lehen aldiz enkantea eta liburu truke azoka egingo dute Araman

Gaur egunean zehar aukera egongo da liburuak eta beste objetuak trukatzeko

M.Aranburu - Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 09:43h

2 f M. Aranburu
data - Biztanle asko izan ez arren, badu bizia Aramak. Eta horren adibide da gaurko antolatu duten ekitaldia. Liburuak hartu eta beste batzuk utzi, bizikleta bat hartu loreontzi baten truke, zapatila batzuk beste batzuengatik ordezkatu... Hori guztia egiteko aukera egongo da Araman. Kontsumitzeko hiru modu eskainiko ditu azoka honek: trukea, enkantea eta inguruko elikagai eta ekoizleen produktuen salmenta. "Filosofia kontua da", azaldu du Anne Otaegi antolatzaileak. Beti izan dute buruan horrelako zerbait egitea, izan ere, nabarmendu du herrian ekoizle asko daudela eta aukera hori aprobetxatu egin behar dela. Horregatik, buruari bueltak eman eta truke-azoka hau antolatu dute lehenengoz. Funtzionamenduari dagokionean, erraza da. "Askotan gauzak erosi, erabili eta bota egiten ditugu, eta jokabide hori aldatzeko bidea da", azaldu du Otaegik. Onartzen du askotan etxeko ganbaran traste zahar ugari gordeta gelditzen direla, inolako erabilerarik gabe. Horregatik, erabiltzen ez diren (ez du esan nahi egoera txarrean daudenik) trasteak kalera aterako dituzte eta inguratzen direnen artean trukea sustatu nahi dute. "Adibidez, pasa daiteke aspalditik gordeta izatea zapata pare bat, erabili gabe. Erosi ostean zenbaitetan damutu egiten gara eta agian beste norbaitek erabiliko lituzke. Era berean, hark izan dezake nire intereseko zerbait", argitu du. Hartu-eman hori bultzatuko dute, beraz. Antolatzaileak argi utzi du ez dela bigarren eskuko azoka bat:"Baliozko objektuak dira, balorea dutenak baina ez direnak zaborretara botatzeko".
Enkantea ere egingo dute helburua solidarioarekin. Altzari nahiz bestelako elementuak jaso dituzte herritarren eskuzabaltasunari esker, eta gaur horiek guztiak enkantean jarriko dira. Gainera, gaur ere aukera izango dute herritarrek gauzak eramateko. Biltzen duten diru guztia Etiopia Utopia fundaziora bideratuko dutela agertu du Anne Otaegik.
Bestetik, bertako ekoizleentzako erakusleihoa ere izango da azoka hau. Hala nola, haurrentzako birziklapen tailerra egingo da Aramako plazan. "Kafe kapsulekin egindako bixiak egongo dira. Ordiziako mutil bat ere gerturatuko da eta eskuz egingo ditu hainbat marrazki material desberdina erabiliz. Zakarrontzirako bidean dauden objektuei bigarren erabilera nola eman ere erakutsiko du Marta Art eskulan egileak. "Esku eta bihotzarekin egindako gauzak dira", esan du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902