Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
orrialde berezia

Ekintzailetasuna eta berrikuntza ardatz

Nazioarteko sistemak aztertu eta beraien metodologien ezaugarri nagusienak ezarri ondoren, Tolosako Inmakulada Lantegi Ikastolak eraikin berria inauguratu zuen pasa den ostegunean

Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Proiektuka ikastearen beharretara moldatu dira ikasgelak, behar denean ikasleak taldeka lan egin dezaten. Ezkerrean, eraikin berria javi colmenero/N.G.

Galería Noticia

Proiektuka ikastearen beharretara moldatu dira ikasgelak, behar denean ikasleak taldeka lan egin dezaten. Ezkerrean, eraikin berria javi colmenero/N.G.

Metodologia berriarekin ikaslea bere ikaste-prozesuaren protagonista bihurtzen da Ikastolak duen tailer kopurua handitu egin da eta ‘jangela-lan gela’ bat jarri da ere bai

TILIko ordezkariek (Ana Monge, zuzendaria eta Josu Martinez, Kudeaketa Sistemen arduraduna), egoitza berria eraikitzearen arrazoia eta ikastolak azkeneko urteetan egindako ibilbide oparoa azaldu zituzten. Hala, berritzaileak izatearen garrantziaz mintzatu zuten metodologietan, espazioetan, kudeaketan eta baita enpresetako harremanetan ere.

TILIk, Ekin, sortu eta gozatu lelopean, hamar urte daramatza, Finlandia eta Kanadako hezkuntza sistemak aztertu ondoren, bere langileak metodologia berrietan formatzen. Gerrikuntza nahiz ekintzailetasuna, besteak beste, beraien lerro estrategikoak dira eta TILIren kudeaketaren ardatza. Berrikuntza horien artean, agian garrantzitsuena, berrikuntza metodologikoa da, zeinean ikaslea bere ikaste-prozesuaren protagonista bihurtzen da eta orain arteko ikastorduak zuen moldea erabat alda-tzen da, klase magistralak alde batera utzita eta ikaste-prozesua erronkaka, proiektuka, antolatuz. Aldaketa hau abiapuntutzat harturik, gelaren kudeaketa, espazio berrien egokitzapena, tailerren eta gelen arteko uztarketa, ziklo ezberdinek espazio berdinak parteka-tzea... zentroaren eguneroko jarduera bilakatu da. Horretarako espazio diafanoak, goi mailako teknologiaz hornituta, wifi eta fibra optikoa, gela egokituak ikasleek beren portatila ekarri ahal izateko... behar beharrezkoak dira gaur egun. Ekintzailetasuna ere ardatzetako bat denez, ikasleen-tzako erronka berrietako bat enpresak sortzea izan da eta era berean zentroak nazioartekotasuna izan du helburu, elkartrukeak bultzatuz ikasle eta irakasleentazako.

Aldaketa guzti honi ganoraz aurre egiteko, ikastolak duen tailer kopurua handitu egin da eta jangela-lan gela berri bat jarri dute, alde batetik, gero eta ikasle gehiago bazkaltzera ikastolan gelditzen delako eta, bestetik, eta beste ordutegi batetan, TILIko ikasleek talde lanetan etengabe jardun behar dutelako.

Metodologia pedagogiko berria hauek eta Kudeaketarako Sistema aurreratu eta integrala edukitzeak (TILIk azkeneko hiru urteetan ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 arauen ziurtagiriak lortu egin ditu) ikaslearen formazioan eragin eta zuzen positiboa du eta hori izan da TILIk Gipuzkoako enpreseetako eta Erkidegoko erakundeetako ordezkariekin batera ospatu nahi izan zuena egoitza berriaren inaugurazioa aitzakia harturik.

Bestalde, Peon alkateak enpresa, eskualdeko garapen agentziaren eta TILI bezalako lanbide heziketako zentroen arteko elkarlanaren garran-tziaz mintzatu zen: “Garapen ekonomikoa eskualdean askotan landu izan den gai bat da eta gure enpresak lanbide heziketan ondo formatutako langileak behar dituzte. Ekintzailetasuna, berrikuntza eta nazioartekotasuna Tolosaldea Garatzen agentziak partekatzen dituen ildoak ere badira, eta horregatik da hain garrantzitsua elkarlan esparruak sortzea”. N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902