Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Asteazkenetik Gertu txartela erabili ahal izango da

Usurbilgo denda elkartean abantailak lortzeaz gain, udal eraikinetako giltza ere izango da

Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Usurbil- Asteazkenean jarriko da indarrean Usurbilgo Udalak, Hurbilago merkatari eta ostalarien elkarteak eta Nafarroako Rural Kutxak aste honetan aurkeztu duten Gertu txartela eta honek hainbat abantaila eskainiko dizkio erabiltzaileari.

Horrela, betirako doakoa izango den txartel honek, Hurbilagoko dendetan, hiru hilabeteko epean interesik gabe ordaintzeko aukera, deskontuak eta elkarteak egiten dituen promozioetan parte hartzeko aukera eskaintzen du. Horrez gainera, Visa txartela ere bada, mundu osoan ordainketak egiteko erraztasunak eskaintzen dituelarik, doako aseguruak lortu edota kutxazainetan dirua ateratzeko aukerarekin. Berezitasun gisara, honako berrikuntzak dakartza txartel berritu honek oraingo honetan: Oiardo kiroldegian, Sutegi liburutegian, Potxoenea kultur etxean edota, hondakinen bilketarako larrialdi gunean erabiltzeko aukera ematen du, lekuan aktibatuz gero.

Aurkezpenean, Xabier Arregi, Usurbilgo alkateak, txartela egiteko prozesua duela bederatzi hilabete hasi zela azpimarratu zuen. “Txartel honen erabilerak, herriko dendetan erostera bultzatuta, arlo sozioekonomikoan mesede egiteaz batera, usurbildarrago egingo gaitu”, adierazi zuen.

DeskontuakHurbilago elkarteko Igor Gorritik azaldu zuenez, Hurbilago txartelak baino abantaila gehiago eskaintzen ditu Gertu txartel berriak. “Ekainean zehar, promozio gisara, Hurbilagoko dendetan, %10era arteko deskontuak eskainiko ditugu txartela erabiltzen dutenentzat eta lehen mila erabiltzaileei opari bana ere emango diegu”, esan zuen.

Aditzera eman zutenez, egun indarrean dagoen Hurbilago txartelaren abantailak erabiltzeko epea ekainaren amaierara artekoa izango da, eta ordutik aurrera, Gertu txartela bakarrik erabili ahalko da, dendetan abantailak eta deskontuak lortzeko.

Gertu txartel berria eskuratzeko bi bide dira. Hurbilago txartela ez dutenek, eskaera orri bat bete beharko dute eta Rural Kutxako bulegoetan edota udal eraikinetan utzi beharko dute, NAN kopia batekin batera. Hurbilago txartela dutenek, aldiz, nahikoa izango dute Rural Kutxako bulegoan txartel berria eskatzearekin. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902