Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Paul Bilbao kontseiluko lehendakaria

“Ulergaitza da Nafarroako Gobernuak Euskararen Legea oraindik baliogabetu ez izana”

Ekainaren 4rako manifestaldirako deialdia egin du Kontseiluak, Nafarroako Gobernuari euskararekiko neurri sendoagoak eskatze aldera

Miren Mindegia - Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:08h

Paul Bilbao Kontseiluko lehendakaria.

Paul Bilbao Kontseiluko lehendakaria. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Paul Bilbao Kontseiluko lehendakaria.

iruñea- Iazko apirilaren 25ean, Kontseiluak Iruñeko Anaitasuna bete zuen Nafarroan aldaketa euskararen bitartez egin behar zela aldarrika-tzeko. Maiatzean, nafarrek gobernu aldaketa bultzatu zuten euren botoen bitartez, UPN-ren agintaritza luzeari akabera emanez. Euskararen kontra jo zuen politika aro horren itxierak itxaropenari ateak, edo behin-tzat leihoak, irekiko zizkiola zirudien, hizkuntza normalizaziorako bidea nolabait zabalduko zela. Kontseiluaren iritziz, alta, lau partiduko gobernuak urtebeteko jardunean egin duen bide hori ez da behar bezain zabala izan. Hartara, ekainaren 4ean Iruñeko kaleak betetzeko deialdia egin du euskalgintzako eragileak biltzen dituen elkarteak. Paul Bilbao lehendakariaren erranetan, Nafarroako Gobernuari euskararen aldeko politika ausartak eskatzea izango da manifestaldiko aldarria, baita erabaki horiekiko euskalgin-tza eta euskaldunen babesa erakustea ere.

Urtebete igaro da Nafarroan gobernu aldaketa eman zenetik. Zein da gobernu berriaren ordutik honako jardunaren inguruan Kontseilutik egiten duzuen balorazioa?

-Iazko maiatzean, bat-batean, argia piztu zen euskararen iluntasunean. Batzuk, euskara iluntasunera eramaten saiatu izan ziren urte luzez eta egia da euskaltzale askok 2015eko maiatzetik aurrera argiak piztuko zirela ikusi genuela. Baina ez da uste genuena gertatu. Egia da, eta gauzak esan behar dira, oraingo gobernuak ateak ireki dizkigula euskalgintzako eragileoi. Aurreko gobernuak ate horiek guztiz itxita zituen guretzat eta alde horretatik jarrera aldaketa egon dela onartu beharra dago. Bestalde, laster Plangintza Estrategikoa martxan jarriko da eta euskalgintzako eragileak gonbidatuta gaude plangintza horretan parte hartzera. Hala ere, gauza ilun batzuk ere ikusi ditugu gobernu berriaren urte honetan.

Zeintzuk, zehazki?

-Gobernua osatzen duten lau partiduek akordio programatikoa jorra-tzen aritu zirenean ez genuen ulertu, eta ulertu gabe jarraitzen dugu, nola zitekeen posible Euskararen Legea desadostasunen kutxan sartu izana, oraindik baliogabetu ez izana. Urteetan esan dugu lege hori diskriminatzailea dela, halako legerik ez dagoela inon, herritarren eskubideak bizi diren herriaren arabera aitor-tzen dizkiena. Hori ez dago ulertzerik. Guk benetan uste genuen, are gehiago, seguru ginen Euskararen Legea bertan behera geratuko zela. Erabaki hori desadostasunetan sartu izanak kezkatzen gaitu.

Euskararen normalizazioak lau zutabe behar dituela aldarrikatu izan duzue: herri gogoa, plangin-tza estrategikoa, corpus juridikoa eta baliabideak. Azken hiruak bermatzeko neurri aski hartu ez direla iritzi diozu?

-Anaitasunako ekimena egin genuenean argi eta garbi utzi genuen hizkuntza politiko berri batek zer nolako neurriak beharko zituen, eta ondoren Nafarroako Gobernuaren akordio programatikoarekin alderatu genuen. Akordio horren oinarrietako batzuk egin gabe daude oraindik. Besteak beste, hizkuntzaren gaiaren inguruko lehenengo puntuan, diskriminazioa eragiten duten lege guztiak baliogabetu behar dituztela esaten da akordioan: hori ez da oraindik eman. 2000 urtean, dekretu horiek aurrera atera zirenean, UPNk bere aurpegirik gaiztoena erakutsi zuen: lege bidez, euskara desagerrarazi nahi izan zuen ia Nafarroa osotik. Euskalgintza, gizartea, kalera atera zen astakeria horrekiko desadostasuna agertzeko. Horregatik arraroa egiten zaigu, ulergaitza, hori oraindik aldatu ez izana. Are gehiago kontutan izanda akordio programatikoaren baitan onartuta dagoela. Urrats hori ahal bezain laster eman beharko litzateke.

Azaleko aldaketak bai baina aldaketa sakonagoak falta direla errango zenuke, beraz?

-Hori da. Bestalde, Plangintza Estrategikoa laster martxan jarriko da eta orduan ikusiko dugu zer ematen duen... Baliabideei dagokienez, egia da aldaketak egon direla: helduen euskalduntzera eta alfabetatzera bideratutako diru laguntza batzuk berreskuratu egin dira. Hala ere, guk hori baino gehiago espero genuen. Laguntzak berreskuratzea positiboa da baina kontutan izan behar da azken bost urteotan Nafarroako Gobernuak ez zuela ia diru lagun-tzarik ematen euskalgintzak gara-tzen zituen proiektuentzat.

Zein errango zenuke dela Nafarroako Gobernuak euskararen normalizazioaren alde jotzeko duen traba?

-Lau alderdi dira gobernua osatzen dutenak eta lau akordio programatikoa sinatzen dutenak. Sentsazioa daukagu euskararen gaiak sartzen direnean publikoki desadostasunak agertzen dituztela. Eta gainera, alderdi zehatz batek sortzen ditu gatazkak. Bai hezkuntzako deialdiak egon zirenean, eskoletan ereduak nahasteko afera sortu zenean... Ez dago adostasunik eta kontra ager-tzen denak irabazten du, gainera. Uste dugu ez direla garbi jokatzen ari. Lau alderdi horiek aldaketarako prestutasuna agertu bazuten, koherentziaz jokatu behar dute, ezin dira euskararen gaiarekin aurrera eta atzera ibili aldaketa geldiarazten.

Ausardia falta sumatzen diozu gobernu berriari?

-Bai, eta gero oreka sozialaz eta justiziaz aritzen dira. Baina, zein dago diskriminatua Nafarroan euskarari dagokionez? Ezin duzu oreka sozialaz edo justizia sozialaz hitz egin Nafarroako herritar gehienei hizkuntza eskubideak aitortzen ez zaizkienean. Uste dugu Izquierda-Ezkerra ez dela modu egokian joka-tzen ari. Ez zaigu bidezkoa iruditzen. Gobernuak hartzen dituen erabaki ausartak babesteko eta laguntzeko prest gaude euskalgintzatik, gobernuak ikusi dezala Nafarroako zati handi batek bat egiten duela aldaketarekin. Ekainaren 4ko manifestazioa parametro horietan kokatzen dugu. Baina gobernua osatzen duten alderdi guztiek jokatu behar dute jarrera berdinarekin.

Ekainaren 4ko manifestaldia parametro horietan kokatzen dela diozunean, zer erran nahi duzu zehazki? Zein da aldarrikapena?

-Hau ez da Kontseiluak 2010ean antolatu zuen UPN-ren politika salatzeko manifestazio erraldoi hori bezalakoa. Oraingo manifa Nafarroako Gobernuari hemen gaudela, bagarela esateko antolatu dugu, Nafarroako gizarteko zati handi batek euskaraz bizi nahi duela adierazteko. Hortaz, bide eman euskarari lemapean egingo dugu. Horixe da guk aldarrikatu nahi dugun mezua. Bide eman euskarari eta bide horretan gu bidaide izango gaituzue. Gu bidaide zintzoak gara, euskalgintzan, azken finean, lanean jarraituko dugu dagoen gobernua dagoela, betiko ilusioarekin. Baina betiko ilusio horri gehituko bagenio gobernuaren hizkuntza politika ausart bat, benetako aldaketa esanguratsua emango lirateke. Badakigu askotan zaila dela, oposizioa zorrotza dela eta UPN-k euskararen kontra joatea bandera bilakatu duela. Gure mezua kontrakoa da: egin, egin, egin. Gu hemen gaude hori babesteko.

Azken hilabetean hainbat izan dira Kontseilutik egin dituzuen agerraldiak, herritargoaren arlo desberdinen manifestaldirako atxikipena erakutsiz. Babes zabala izango duzuela aurreikusten duzue?

-Bai, uste dut baietz. Alderdi politikoekin eta gobernuarekin egon gara, aldarrikapena azaltzeko. Euskal sindikalgintza ere gure alde daukagu, hainbat norbanakoek ere euren babesa erakutsi digute... Bestalde, ekimen oso eder bat jarri dugu martxan eta oso pozik gaude lortutako emaitzarekin. Herritarrei, euren herrietako sarreran Euskaraz bizi nahi dut banderolarekin argazkia egin eta bidaltzeko eskatu genien, eta harrituta gaude jasotako erantzunarekin. Nafarroako iparraldetik hegoaldera, Cascante, Fustiñana, Lerin, Leitza edo Goizueta... Nafarrek euskaraz bizi nahi dutela erakusten dute aldi oro.

Herri gogoa, euskararen normalizazioa lortzeko zutabeetako bat, bizirik dirau beraz.

-Zalantza izpirik gabe, oso indartsu. Eta guri dagokigu herri gogo hori astintzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902