Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Ze urrun dagoen...

Bingen. Zupiria - Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Bada urtebete Nafarroako Gobernua, Foru Aldundiak eta udalak aukeratzeko hauteskundeak izan zirela euskal herrietan. Ez dut inon aipamenik aurkitu. Ezer gertatu ez balitz bezala igaro da. Espainia aldean berriz, agian ekainean izango diren hauteskunde berrien usainean, hainbat aipamen izan dira hedabide nagusietan. Gehiengo berriak nola osatu ziren gogoratu dute ba-tzuk, ezker gaiztoen elkartzeak hainbat tokitan PP irabazlea bazterrean utzi zuela salatuz. Beste batzuk Podemos eta PSOEren inguruan sortutako udal gobernuen ezgaitasuna azpimarratu dute. Eta zenbaitek gogora ekarri du Espainiako hiriburu askotan ez direla gai izan aurrekontuak onartu eta gobernu-erabakiak hartzeko. Eta guztien izar, eredu txar eta gaiztoen ispilu, Bartzelonako Colau eta bere okupak, Madrilgo Carmena eta erabaki inmobiliarioak eta Cadizko Pichi eta bere kontuak. Hauxe izan da hedabide nagusiek Espainiako udal politikaz eman diguten azken argazkia. Kontakizun hauen azpian PPren estrategia nabari dut -“gu edo desastrea”-, Espainiako hedabide nagusien laguntza, eta Podemos eta PSOEren arteko balizko Gobernu baten aldez aurreko kritika latza. Berriz ere, beste herri batekoa naizela pentsatu dut. Ni bizi naizen herrian, udalak diruz estu baina lasaitasunean ari dira lanean, gehien-gehienek onartuta dauzkate aurrekontuak, eta ez dago inondik PPren desastrearen zantzurik. Uste dut geure bidea egiteko aukera handiak dauzkagula besteak Venezuelara begira dauden bitartean. Guk geurea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902