Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Txapelik gabeko izarrak

Xabier. Euzkitze - Domingo, 29 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

beharrak eragindako txoramena dela pentsa liteke, 1989tik txapelik ospatu ez duen probintzia bateko zaleen premia. Aspaldikoa da Tolosa, zer esanik ez haren aurreko txapeldun gipuzkoarrak. Luzaroan txapeldunik izan ez dutenek polita eder eta handia erraldoi ikusteko arriskua izan dezakete. Arinegi goazke, menturaz.

Bizkaian ere antzeko lehortea bizi izan dute, baina Hego Uribeko pilotari zimel, langile eta lotsati bat izar bihurtu zen bat-batean, hiru txapel nagusiak bata bestearen segidan irabazteraino. Azken egunetan bizkaitar bat baino gehiago sumatu dut Irribarriaren erakustaldiei eman bide zaien oihartzun handiegiaz kexu, mukizu baten zartada batzuek hiru txapelek baino itzal gehiago egitea nola litekeen galdezka, eta horrek txapeldun handiaren urguiluan ere eragin ditzake pitzadurak.

Objektiboki, Irribarriari eskaini dizkiogun laudorioak gehiegizkoak dira. Izan ere, oraindik ez du ezer irabazi. Aramarraren lorpenek objektibotasunaren mugak gainditzen dituzte, ordea. Azken 60 urtean milaka pilota partida ikusi dituen gizon batek askotan esan izan digu esku huska, ezker paretan, berak ezaguerarik duenetik hiru figura handi izan direla: Arroyo, Ogeta eta Mikel Goñi. Atano III.a eta Gallastegi albora utzirik, ez baitzituen sasoi betean ezagutu, ondoren izan diren izarrekiko mespretxu nabarmena dela pentsa liteke, txapelik gehien irabazi dituztenak -Hilario Azkarate, Juan Inazio Retegi, Julian, Aimar Olaizola, Juan Martinez de Irujo...- krudelki gutxiesten dituen iritzi arin eta sustrairik gabea. Ogetak bi txapel irabazi zituen, Arroyok eta Mikel Goñik bat bera ere ez. Halere, historian egokitu zitzaien garaian besteek ez bezalako zirrarak eragin zituzten, denborak oraindik ezabatu ez duen arrastoa utzi. Gauza batzuk ulertzeko objektibotasuna saihestu egin behar da, edo, ulertzen saiatu beharrean, sentitu, bizi, gozatu.

Aramako mutiko gazteak, buruz buru inoiz izan den finalistarik gazteenak, dena ondo egiten duen txapeldun handi bat izango du aurrean: Mikel Urrutikoetxea. Ez du erraza izango zaratamarra mendean hartzea. Txapelaz haragoko hori, garaipen zerrendetan agertzen ez dena, jada irabazia du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902