Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
tolosaldea

Papel Aralar SAk instalazioen handitze hitzarmena lortu du

Amezketako Udalak Arau Subsidiarioen aldaketa onartu du, ordainetan Zumadi eskola eta 50.000 euro jasoaz

Ane Sanz - Sábado, 28 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 10:14h

Amezketa - Ostegun honetan, maiatzak 26, ospatutako Udalbatzarrean Amezketako Udalak Papel Aralar enpresarekin adostutako Hirigintza Hitzarmena onartu zen eta Arau Subsidiarioen aldaketari hasierako onarpena eman zitzaion. 2014an Papel Aralar SAk instalazioak handitzearen asmoa adierazi zion udalari, baina horretarako indarrean zeogen udal hirigintza araudia aldatu beharra zegoen. Oraingoan adostutakoa aldaketa hauek ahalbideretzera dator. Ordainetan Amezketako Udalak Zumadi eskolaren jabetza jasoko du, orainarte Papertegiarena izan dena nahiz eta lagata egon den, eta baita 50.000 euro ere.
Arau Subsidiarioen aldaketak hiru alderdi izango ditu: lehena, etorkizunean beharko diren 9.200 m2ko eraikigarritasuna onartzen dela, bigarren, eremuaren mugak birdoitzen direla, lantegiaren mendebaldera dagoen mendi magaleko Papertegiaren lurretara batibat, eta hirugarren, eremuaren xehetasunezko ordenazioa eguneratzen dela. Hiru alderdi hauek Ingurumen eta Paisai irizpide eta eskakizunak betez garatuko dira.
Adostasuna bi aldeentzat ona dela baloratu du Iñaki Amundarain alkateak, "batetik Amezketako herriak eskolaren jabetza bereganantzean Udalak erantzukizuna hartzen ditu, ahal duen neurrian hobekuntzak bultzatzeko eta bestetik, papertegiari legez ordaindu beharrekoa arintzen zaio. Amaitzeko adierazi zuen badakiela "hirigintza gaiak oso teknikoak direla, baina Amezketarrei esan nahi diet Udaletxeko ateak zabalik daudela gai zehatz hoau edo beste edozein gairen azalpenak emateko". - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902