Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pasai Antxoko hamabostaldi kulturala hasi da asteburuan

Antolatzaileek datorren ekainaren 4ko arratsaldean Zumardian finkatu dute barrutiko Sagardo Jaia

Sábado, 28 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Pasaia- Asteburu honetan hasi da Alkartasuna elkarteak bultza-tzen duen, barrutiko beste taldeen laguntzaz, Pasai Antxoko hamabostaldi kulturala. Honela, ekainaren 11a arte herriko txokoak ekintza kulturalez beteko dira.

Adibidez, gaur 20.00etan Zumardian Alkartasuna dantza taldeak Nafarroan barrena izeneko ikuskizuna aurkeztuko du eta bihar 12.00etan Zumardian Alkar Txikiren emanaldia dago.

Plaza dantzen ikastaroa ere badago, maiatzaren 30 eta ekainaren 1, 7 eta 9an Azokan.

Baina egitarauan bi data garrantzitsu finkatu dira. Lehenengoa ekainaren 4a, datorren larunbata, non Sagardo Jaia ospatuko den Zumardian 18.00etatik aurrera. Bigarrena, aldiz, hamabostaldiari amaiera emango dion festa da. Erromeria egingo dute denak baserritarrez jantzita. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902