Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar VI. Otxote Eguna ospatuko da Errenterian

Aurten José Luis Ansorena musikaria omenduko dute hasierako saioan eta arratsaldeko kontzertuan

Sábado, 28 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Errenteria- Bihar Errenteriako VI. Otxote Eguna ospatuko da, Niessen elkarteak antolatuta, eta aurten José Luis Ansorenari, Andra Mari abesbatza eta Musikasteren sortzaileari, egingo diote omenaldia.

Sei otxotek hartuko dute parte ospakizun honetan, horien artean Bilboko Jatorki emakume-otxoteak eta Errenteriako Karnaba taldeak.

Festa 12.30ean hasiko da sei otxoteekin Niessen elkartearen parean eta handik sakabanatuko dira eta sei tabernetan egongo dira emanaldiak: Juli, Ur, Desira, Reyna, Zuketz eta Leku Zaharra tabernetan.

18.00etan kontzertua Niessen kulturgunean egongo da eta José Luis Ansorenari omenaldia egingo zaio. Emanaldirako sarrera guztiz doakoa da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902