Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Beñat Katarain korrikalaria

“Zegama-Aizkorrin sufritu egiten da eta morala behar da. Burua garrantzitsua da”

Laugarren aldiz atera da aurten Beñat Katarain Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Inoizko ediziorik gogorrena izan dela nabarmendu du zegamarrak

M. Aranburu - Sábado, 28 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Beñat Katarain

Galería Noticia

Beñat Katarain

Zegama- Bihar astebete pasako da Zegama-Aizkorri maratoia egin zenetik. Gehiengoarentzat, baina, jada hasia dago berriz ere atzera kontua. Askok ez zuten lortu 42 kilometroko ibilbidea amaitzea eta eguraldi gogorraren ondorioz batzuk hipotermia jasan zuten.

Lehenengo goierritarra izan zara aurtengo Zegama-Aizkorrin. Zer sentitu zenuen hori jakitean?

-Zegamarren artean ondo ibiltzea espero nuen. Bada besteren bat ni baino hobe ibiltzen dena baina ez zen atera, beraz, espero nuen herriko lehenengoa izatea. Lehenengo goierritarra izateak ez dit ezer esaten, egia esan. Asko ez baziren erretiratu izan ez nintzen lehenengoa izango. Nire parekoen aurka lehia-tzea dut helburu.

Asko erretiratu ziren. Hain gogorra izan da?

-Lau ediziotan parte hartu dut eta horietatik gogorrena dudarik gabe. Miseriak pasa nituen eta behin baino gehiagotan pasa zitzaidan burutik erretiratzea. Nik uste hipotermia puntua ere pasatu nuela. Pentsa, Arbelarren negarrez ere aritu nin-tzen. Baina behin atera ezkero amaitu egin behar eta... aurrera jarraitu nuen, egia esan hurrengo urtean halako eguraldia egiten badu ez dakit aterako naizen.

Lasterketa hasi baino lehen ez zirudien eguraldia hain txarra izango zenik.

-Ez. Pentsa hasieran hego haizea zegoela behe aldean eta esperantza horrekin geunden. Baina behe lainoa sartzen hastearekin batera etorri ziren euria eta haizea.

Ze puntu izan zen gogorrena?

-Maratoiko punturik gogorrenak, Aratzeko punta eta Aitxuri. Hor ez dago batere babeslekurik eta gogorra izaten da.

Horrelako proba batean parte hartzeko asko entrenatu behar da? -Astean bederatzi bat ordu entrenatuko nituen. Beharrezkoa da fisikoki ondo prestatzea, nahiz eta horrelakoetan burua izatea oso garran-tzitsua den. Geroz eta proba luzeagoa orduan eta prestatuagoa egon behar zara buruz.

Gipuzkoako txoko gustukoena. Asko dauzkat. Bat aukeratzekotan Etzegarate gaineko Gazteluberri, han patxadan egoten naiz.

Paisaia bat. Kolore berdea dagoen bat.

Mendi bat. Baditut pare bat gustukoak, baina hemen inguruko bat esatekotan Aizkorri aukeratuko nuke.

Hondartza bat. Olatuak dituen hondartza bat, bestela aspertu egiten naiz eta.

Festa edo ekitaldi bat. Gustuko ditut, adibidez, Zegaman ospatzen diren San Martinak.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902