Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aurrekonturako 180 proposamen jaso dira

Hernaniarrek 2017an gauzatzea nahi dituzten proiektuak ekainaren 5a arte aurkez ditzakete

Sábado, 28 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Hernani- Udalak Hernani Erabaki 2017 parte-hartze prozesua abiatu zuenetik, bi aste pasa dira eta bi asteotan, ekarpen asko jaso ditu, konkretuki 180. Gainera, proposamen gehiago ekainaren 5a arte aurkez daitezke.

Ekarpenak helarazteko, auzo eta eraikin publikoetan dauden postontzietan proposamen idatziak aurkez daitezke, baita erabaki.hernani.eus atari elektronikoaren bitartez ere. Gainera, datorren asterako hainbat saio ireki antolatu dira: astelehenean 19.00etan Portuko auzo elkartean, asteazkenean 18.00etan ekonomia eta ingurumenaren inguruko proposamenak jasoko dira Gabriel Zelaia zentroan, ostegunean 20.00etan Karabeleko auzo elkartean eta ostiralean 18.00etan kultura eta kirolaren arloetako proiektuez hitz egingo da Biterin.

Udalak uste du herritarrak direla Hernaniko egunerokoan beharrak hobekien ikusten dituztenek eta bi galderei erentzun behar diete: “Zeintzuk dira Hernanik dituen behar nagusienak? Zer hobe daiteke nire ustez?”. “Hernani hobe bat sortzea guztioi irekitako bidea dela ulertzen dugulako, proposamenak egiteko gonbitea luzatu nahi dizugu”, animatu dute. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902