Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Orfeoia, Kursaalen eta Orfeoi Txikia, ‘Altzoko Haundia’ren operan

Hilaren 31n Berliozen ‘Requiem’ interpretatuko du abesbatza nagusiak eta haur opera Victoria Eugenian eskainiko dute

Sábado, 28 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

donostia- Donostiako Orfeoia eta Orfeoi Txikia bi aldiz izango dira protagonista datorren asteartean (hilak 31): Berliozen Requiem interpretatuko du lehenak Kursaal Auditoriumean eta Orfeoi Txikiak, berriz, Altzoko Haundia haur operaren bi saioetan abestuko du.

Orfeoiaren kontzertua Kursaal Eszenaren programazioaren baitan dago, eta 20.00etan hasiko da. Auditoriumeko agertokian, 200 interpretatzaile baino gehiago bilduko dira: Orfeoiko kideak, Toulouseko Kapitolioaren Orkestra Nazionaleko musikariak Tugan Sokhiev zuzendariaren gidaritzapean eta Saimir Pirgu tenor albaniarra.

Berliozen Requiem 1837an estreinatu zen eta 400 instrumentistak eta abeslarik interpretatu zuten. Musikagile frantziarraren musika-ekoizpeneko partiturarik garrantzitsuenetako bat da. Egileak berak zioenez, bere lan guztietatik bakarra salbatu beharko balu, hori salbatuko luke.

Bestalde, Donostiako Orfeoi Txikiak Altzoko Haundia haur operaren bi saioetan parte hartuko du, Donostia/Tolosa Munduko Txotxongilo Jaialdiaren baitan. Lau urtez behin egiten da jaialdia eta aurten gaur hasi eta ekainaren 5era arte ospatuko da, eta 30 konpainia baino gehiago bilduko ditu. Bi emanaldiak Victoria Eugenia antzokian egingo dira, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Lehena (11.00etan), hiriko ikastetxeetako ikasleei dago zuzenduta eta bigarrena (20.30ean), ikus-entzule guztiei.

Txotxongilo, neska-mutilen abesba-tza, bakarlari eta instrumentu talde txikirako haur opera bat da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak, Tolosako TOPICek eta Barakaldoko antzokiak elkarrekin ekoitzitakoa. Lana euskal abesbatza kantuan eta ahozko kontaketan oinarritzen da eta ekarpen plastiko eta eszeniko garaikideak ditu. Migel Joakin Eleizegiren (Altzo, 1818-1861) bizitza eta bidaiak ditu abiapuntu. Pertsonaia ezberdin baina izugarri gizatiar horren bizitza deskribatzeko erabilitako poesiaren eta musikaren bitartez, hainbat sentimendu transmititzen dira: bakartasuna, ezberdinak errespetatzea eta ez esplotatzea, natura maitatzea, xalotasuna, zintzotasuna, ontasuna eta beste sentimendu batzuk. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902