Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Munduan dabiltzan Iruratarrak herrira datoz

A.S - 2016(e)ko maiatzaren 27a, ostirala - 08:58etan eguneratua

Irura - Astelehenean emango diete hasiera Irurako herrian Euskal Herria munduan jardunaldiei. Hauen baitan, maiatzaren 30ean 18.30ean Gela borobilean Iruratarrak Munduan hitzaldi musikatua emango dute Lore Amenabar soinujoleak eta Iñar Sastre pianistak. Asteartean ordu eta toki berean Fatima Garcíak garbigailuko jaboia eta jaboi gogorra egiten ikasteko tailer bat emango du. Asteazkenean Unai Apaolaza izango da Gela borobilean 18.00etan, Independentismo berria: Abertzaletasunetik haratago hitzaldia eskaintzeko.

Larunbatean, ekainak 4, Euskal Herria Eguna ospatzeko 10.00etan umeentzako txirrindulari lasterketa, 11.30ean slackline tailerra, 12.30ean kalejira eta 13.30ean ikurriñari omenaldia. 14.00etan herri bazkaria eta ondoren jolasak arratsaldean. Gaur da bazkarirako tiketak erosteko azken eguna. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902