Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dantzaz jositako asteburua izango dute Ordizian

A. Aranburu - 2016(e)ko maiatzaren 27a, ostirala - 08:59etan eguneratua

Izaro Insausti eta Amets Bide dantza taldeko kideak, Ordiziako parkean larunbaterako entseiatzen.

Galería Noticia

Izaro Insausti eta Amets Bide dantza taldeko kideak, Ordiziako parkean larunbaterako entseiatzen.

Ordizia - Dantza izango da asteburuan protagonista Ordizian. Azken urteetan dantzari egunean dantzari heldu eta txikiak elkartzen ziren herrian, baina aurten dantzari eguna bitan banatu dute. Larunbatean Ordiziako zortzikoa 12 urtetik gorako gaztetxeko, heldu eta beteranoentzako eguna izango da eta igandea dantzari txikienentzat.

Ordiziako zortzikoa prestatzen orain dela 6 hilabete hasi ziren Ordiziako Ametsbide dantza elkartekoak. Txistulariek Ordizirako doinu batzuk prestatu eta dantza­pauso batzuekin koreografia ezberdinak atera dituzte dantzariek. Ana Lekuonak konpostatutako 4 doinu izango dira guztira;Ordiziako zortzikoa, ezpada dantza eta fandango, arin­arinak. "Ekitaldian 70 dantzarik eta 15 musikarik parte hartuko dugu soka­dantza batean", azaldu du Izaro Insausti Amets Bideko dantzariak. Soka dantza 19.30etan abiatuko da Barrena parketik eta lehenengo geldialdia parkean bertan egingo dute. Ondoren Gudarien etorbidea eta Elkano kaletik gora, Garagartza Plazan izango dute bigarren geldialdia. Jarraian, Ordizia kaletik behera herriko kaskoan sartu eta Andra mari kaletik barrena, Plaza Nagusian emango diote amaiera ekitaldiari. Afalondoren sinadura ekitaldia izango da eta egunari amaiera emateko Zesuma taldearekin erromeria.

Igandea berriz, txikienen eguna izango da. Urdaneta eta Amets Bidekoen artean antolatuta talde gonbidatuak honakoak izan dira: Zaldibiako Iztueta, Lazkaoko Oin Arin, Beasaingo Aurtzaka, Iruñeako Amaiur eta Zegamako Tobera.

Aurten hegoamerikako Boliviako eta Neskas Latinas dantza taldea izango dira gonbidatu bereziak. Igandean diru­bilketa berezi bat abiatuko dute Ekuadorreko lurrikarako kaltetuentzat. Urteroko legez herrian zehar desfilea egingo dute eta amaiera Barandiaran Plazan emango diote dantza hauekin: ikurrin dantza, agurra, 7 jauzi, brokel dantza, dantza hegoamerikarrak, uztai txiki, fandango eta arin arin eta kalejira.Bazkaria ume eta gurasoen artean egingo dute. Bazkalondoren haurrentzat jolasak izango dira eta eguna borobiltzeko Tio Teronen semeen eskutik dantza ikuskizuna izan da plazan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902