Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Atauniker taldeak biharko mendi ibilaldia antolatu du

M.A - 2016(e)ko maiatzaren 27a, ostirala - 09:02etan eguneratua

ataun - Atauniker kultur elkarteak mendi-ibilaldi gidatua antolatu du biharko. San Martingo plazatik 8:30etan abiatuko dira Aralegiko zelairaino autoz joan beharko da, handik Intsusti, Martinsaroeko gaina, Errekabeltz, Ondarre eta Argarbiraino. Gidaritzan Joxan Mujika arkeologoa eta Ane Dorronsoro biologoa izango dira.

Aurten 25 urte betetzen dira Joxemiel Barandiaran hil zenetik eta 100 lehen aurkikuntzak egin eta ikerketa hasi zenetik. Han ohartu zen historialariek aipatzen zuten Ataungo gazteluaren aztarnak bertan zeudela baina jentilen aztarnarik ez. Inguruko baserritar batek esan zion jentilen aztarnak nahi bazituen Aralarra jo beharko zuela. Garai haietan gertatutakoak ere kontatuko dituzte biharko ibilaldian. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902