Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Dagigun!

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko maiatzaren 27a, ostirala - 06:12etan eguneratua

konbite bat da hau. Iganderako. Zuetako askok Gipuzkoan irakurriko duzuena. Beste batzuk Bizkaian. Baina batean zein bestean izan, maiatzean Senpererako bezala edo udazkenean Oinez-erako edo Kilometroetarako bezala, eta uda aurretik Araba Euskaraz egingo den bezala, igandean zita Durangon da.

Bi ikastola protagonista, Kurutziaga eta Ibaizabal, helburu gisara XXI. mendeko gizon-emakume euskaldunak prestatzea dutelarik, Euskal Herrian eta munduan aritu daitezen.

Ia 50 urte ditu Durangon ikastolak. Beste ikastola guztietan bezala guraso batzuk egoera oso zailei aurre eginaz, asko arriskatuz, euren seme-alaben etorkizuna beste era batekoa nahi zutelako hautu jakin bat egin zuten. Egin dezagun! Horixe esan zuten eta buruan zerabilten ametsa egi bihurtzeko lan izugarria egin zuten, lan eskerga belaunaldi berriek euskaraz ikasi zezaten.

Hezkuntzan eta ikerketan inbertitu behar dela esaten denean, ikerketa eta garapenaz hizketan ari garenean, ez gara gauza abstraktuez ari. Gure seme-alabek euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez jakin behar dute. Ondo irakurtzen. Matematikatan trebeak. Eta batez ere pentsatzeko gai izan behar dute. Kritikoak. Inongo tiraniaren menpe eror ez daitezen. Kontu konkretuak dira horiek, gelaz-gela, ikastetxez-ikastetxe egiten direnak. Izen-abizenak dituzten irakasleen bidez. Soldata murriztuak kobra-tzen dituzten irakasleak. Beti modu onenean ez dauden eraikinetan. Eta modu konkretuan lagundu dezakegu guztiok.

Ez dira garai errazak irakaskuntzarentzat. Legeak inposatu nahi dizkigute, orain arte egindako bidean atzera egitera behartuz, absurdoaren mugara helduz.

Horregatik egin nahi dizuet gonbita festa honetara ere. Guztietan amets bat dagoelako hasieran, ahalegin bat, ahots bat. Egin dezagun! Dagigun! Igandean Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolen alde Durangon.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902