Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hegialden eta azokan emango dute botoa legazpiarrek ekainaren 5ean

|

2016(e)ko maiatzaren 26a, osteguna - 06:13etan eguneratua

legazpi- Gure Esku Dago dinamikak herri galdeketak antolatu ditu ekainaren 5erako, herritarrok nahi dugun estatus politikoa erabaki-tzeko. Legazpin ere galdeketa egingo dute. Hauxe da herritarrei egingo zaien galdera: Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?

70 legazpiar inguru arituko dira boluntario lanetan eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte, “demokrazian sakontzeko, herritarrok ahalduntzeko eta etorkizuneko estatus politikoa erabaki-tzeko”.

Legazpin erroldatuta dauden 16 urtetik gorako guztiek bozka dezakete. Horretarako, nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo gida baimena erakutsi behar dute. Euskal Herriko Naziotasun Aitormenarekin (EHNA) ere bozka daiteke, NAN zenbakia duen errolda agiria ere erakutsiz gero. Estatu espainiarrak herritartzat hartzen ez dituen pertsonek, berriz, bizileku txartelarekin, jatorrizko nortasun agiriarekin, pasaportearekin edo gida baimenarekin frogatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela.

Aurretik botoa emateko Legazpiarrek bi tokitan bozkatu ahal izango dute, 09:00etatik 20:00etara: Hegialdeko lokalean (jaietako txosnaren lokala) eta azokako arkupeetan. Aurretik ere eman daiteke botoa, Gure Esku Dagok Kale Nagusian duen lokalean (Iñaki zapata-denda zegoen tokian). Ekainaren 5ean Legazpin egongo ez direnek, lau egun izango dituzte botoa emateko: hilaren 26an eta 31n 18.00etatik 20.00etara, hilaren 28an 11.00etatik 13.00etara eta ekainaren 2an 18.00etatik 20.00etara. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902