Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Herriko taldeek parte hartuko dute Azpeitiko udalekuetan

Haur eta gaztetxoek bihar arte eman dezakete egitasmoetan aritzeko izena Gazte Informazio Bulegoan

2016(e)ko maiatzaren 26a, osteguna - 06:13etan eguneratua

azpeitia- Urtero bezala, Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak 1998 eta 2012 urteren artean jaiotako haur eta gazte guztien partaide-tzari irekitako udalekuak antolatu ditu udako oporraldietarako.

Udaleku irekiak ekainaren 22tik uztailaren 22ra bitartean burutuko dira eta, ohitura denez, parte-har tzaileen adinaren araberako egitasmoak egongo dira: Udan txiki (Haur Hezkuntzako 3. mailakoen-tzat), Udan koxkor (HH4-5) Udan jolas (LH 1-2), Udan Mugi (LH 3-4), Udan Alai (LH 5-6) eta Udabenturan (DBH 1-3 eta Batxiler 1-2).

Lehen hiru programetan, 15 eguneko bi txanda izango dira eta Udan Mugiren kasuan, berriz, astebeteko 4 txanda. Bestalde, Udan alai eta Udabentura egitasmoak ekainaren 27tik uztailaren 22ra artean izango dira. Udan alaik 4 txanda izango ditu, eta Udabenturaren kasuan, gaztetxoek nahi duten egunetara apuntatzeko aukera dute.

Udalekuetan parte hartu nahi dutenek bihar arte eman dezakete izena Gazte Informazio Bulegoan (izena emateko orria beteta, ordainagiria eta osasun txartelaren kopia aurkeztu behar dira).

Edonola ere, aurtengo udalekuak desberdinak izango dira, herriko talde eta eragileek antolatutako ekintza asko gidatuko dituztelako.

Hala, Adi-Adi Arte eta diseinuarekin elkarlanean, herriko paretak margotuko dira;Kultur Mahaiko kideekin altxorraren bila egingo da;Antxieta arkeologi taldearekin Xoxotera irteerak egingo dira;Ekain Ibarguren aktoreak gidatuta malabareen ikastaroa egingo da eta kirol arloko klub eta taldeek mota desberdineko ekitaldiak gidatuko dituzte. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902