Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gabirian ‘Gazte Burue’ antolatu dute astebururako

Bihar egingo dute jaiaren aurkezpen ekitaldia, eta gauean Moremore eta Pettiren kontzertuak izango dira

2016(e)ko maiatzaren 26a, osteguna - 06:13etan eguneratua

gabiria- Festaz beteriko asteburua antolatu dute Gabirian Gazte Burue lelopean. Bihar 18.30etan egingo dute ekitaldi honen aurkezpen saioa. Ondoren, pintxopotea egongo da Ostatuan eta Osinalde elkartean. Gainera, afaltzeko bokadiloak ere eskuragai izango dira, eta gauean Mormore eta Pettiren kontzertuak izango dira. Larunbatean, berriz, eguerdian apostuarekin hasiko dute eguna. 12.30ean apostu mundialaren izenpean Matxin eta Ido Katarain eta Eresen aurka lehiatuko dira. 14.30ean bazkaria izango da, eta ondoren Gari eta Iñaki, Konejo eta Eneko Dorronsoro izango dira musika jarriko dutenak. Jarraian gazte jolasak egingo dituzte eta 22.30ean Katekexix, Mc Onak eta Selekta Stepy taldeak hartuko dute lekua. Igandean Gazte Burue festari amaiera emango diote. 17.00etan bakarrizketak izango dira Ostatuan.

autobusakFesta dela eta larunbatean gaueko zerbitzu berezia egongo da. 20.00 eta 22.00etan Ordizian, Beasainen eta Ormaiztegin geldituz Gabiriara iritsiko dira eta 21.00etan Legazpitik abiatu, Zumarragan gelditu eta Gabiriara helduko dira. Goizaldean ere ibiliko dira autobusak Gabiriatik itzultzeko. 2.00etan, 4.00etan eta 6.00etan Gabiriatik Ordiziarako linea egongo da, Ormaiztegi eta Beasainen geldialdia eginez. 3.00etan eta 5.00etan, berriz, Gabiriatik Legazpira joango da autobusa, tartean Zumarragan eliza eta estazioan geldituz. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902