Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mintzodromoa antolatu dute gaur San Telmo Museoan

Kantu Jira eta Afaria egingo dituzte bihar Intxaurrondon Lagunekin Kantariren 15 urteak ospatzeko

2016(e)ko maiatzaren 26a, osteguna - 06:12etan eguneratua

donostia- Helduen artean euskaraz aritzeko aukera emango du gaur beste behin ere min-tzodromoak. San Telmo Museoan egingo dute saioa 10.00etan eta 16.00etan eta, besteak beste, Nilo eta Egiptori buruz, Saharari buruz eta museoei eta kulturari buruz hitz egingo dute euskaraz parte har-tzera animatzen direnek. Izan ere, gai horiek San Telmon egun hauetan ikus daitezkeen erakusketekin eta Museoen Nazioarteko Egunarekin lotura dute.

Bestalde, Intxaurrondon Kantu Jirak hitzordu berezia izango du bihar. Lagun taldea Larrotxene parean elkartuko da 20.00etan eta kantua (eta dan-tza) kalera aterako dituzte, auzoko etxarte eta plazetara;ondoren, kantua elkartera eramango dute, Kantu Afaria prestatu baitute Artzak Ortzeok elkartean 22.00etatik aurrera. Kantu Jira berezi honekin amaituko dituzte Lagunekin Kantari egitasmoaren 15 urteak ospa-tzeko ekitaldiak. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902