Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lasarte-Oriak euskal dantzen astea antolatu du

Larunbatean helduen saioak eta igandean Dantzari Txiki Eguna izango dira

Aitziber Muga - 2016(e)ko maiatzaren 26a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Erketzeko kideak Udalaren ordezkariekin, atzoko aurkezpenean.

Erketzeko kideak Udalaren ordezkariekin, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Erketzeko kideak Udalaren ordezkariekin, atzoko aurkezpenean.

Lasarte-Oria- Bigarren urtez jarraian, Lasarte-Oriako Erketz taldeak dantza protagonista izango den asteburu bat antolatu du. Honela, larunbatean II. Dantzari Eguna ospatuko da eta igandean, berriz, XXVIII. Dantzari Txiki Egunaz gozatzeko aukera egongo da.

Honela, larunbatean, 18.00etan, taldeen desfilea izango da Zumaburu eskolatik Okendo plazaraino, Kale Nagusitik barrena. Erketzek aurten bi talde berri gonbidatu ditu: Falceseko Makaia eta Andoaingo Urki.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hamar minutuko bi geldialdi izango dira bidean: Zumaburuko zaharren egoitzaren parean eta bigarrena, zentroko autobus geltokian.

19.00ak aldera, Okendon ekitaldi nagusia hasiko da. Talde bakoitzak 20 minutuko emanaldia egingo du. Amaitzeko, hiru taldeak Gizarte Etxera joango dira afaltzera.

Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia kultur etxean egingo litzateke 19.00etan eta desfilea bertan behara geldituko litzateke.

Igandean, aldiz, Euskal Herriko 200 bat haurrek alaituko dituzte Lasarte-Oriako kaleak. Herriko Erketz eta Kukuka taldeekin batera, Nafarroako Falces, Sestaoko Salleko, Errenteriako Ereintza eta Usurbilgo Orbeldi izango dira.

11.00etan talde guztiak Zumaburuko Isla plazan elkartuko dira eta bertan hamaiketakoa egingo dute. 11.30ean, taldeka trikitilari bikote baten laguntza dutela, Lasarte-Oriako auzoetan zehar ibiliko dira.

Arratsaldean, 16.45ean, kalejira txiki bat egingo dute eta 17.00etan talde guztien emanaldia hasiko da Okendon. Lehenik, talde bakoitzeko bikote batek Agurradantzatuko du. Ondoren, talde ezberdinek dantza bat edo bi eskainiko ditu. Amaitzeko, plaza dantzak egongo dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902