Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Amute-Mendelu bidegorrirako “soluzioa” nahi du Abotsanitzek

Hondarribitik Irun eta Donostiarako mugikortasuna hobetzea “funtsezkoa” dela esan dute

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko maiatzaren 26a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Gizonezko bat bizikletan espaloi gainetik, Mendelu eta Amute artean.

Gizonezko bat bizikletan espaloi gainetik, Mendelu eta Amute artean.

Galería Noticia

Gizonezko bat bizikletan espaloi gainetik, Mendelu eta Amute artean.

hondarribia- Hondarribian oposizioko talde nagusia den Abotsanitz plataforma abertzale eta ezkertiarrak dei egin dio Udalari “lehenbailehen, eta behin behinekoa izanik ere, Amute eta Mendelu arteko bidegorriari soluzioa eta irtenbidea” emateko.

“Urte asko daramatzagu Hondarribia eta Irun lotuko dituen bidegorri zati horren zain, eta proiektuak egon badaude, baina oraindik garatzeke. Hiria Irunekin, Hendaiarekin eta trenaren bitartez Donostiarekin ere bizikletaz lotzeko ahalmena izango lukeen bidegorri hori egitea funtsezkoa” dela aldarrikatu dute Abotsanitzek Hondarribiko Udalean duen bozeramaile Ortzi Alonsok eta plataforma honetako kide den Anjel Alkainek.

‘Txirrin, txirrin! Bidegorria egin!’ lelopean hausnarketa deitu dute ekainean zehar, bilera irekiekin eta bizikleta martxa batekin

“Irundar zein hondarribiar askok erabiliko lukete bidegorri hori, hondartzara joateko, erosketak egiteko, lanera joan eta bueltatzeko edo Donostiara ikastera joateko, Irunen trena hartuz;eta badira hala egiten ez duten asko edo adin txikiko seme-alabei uzten ez dietenak, gaur egun galtzadatik joan behar delako edo bestela, espaloi gainetik. Segurtasuna falta da Amute eta Mendelun barrena Irunerantz bizikletaz joateko, eta are gehiago, segurtasun sentsaziorik ere ez” dagoela salatu du Alkainek.

hausnarketaAbotsanitzek Txomin Sagarzazuren gobernuari eskatu dio “bai Txingudiko Plan Bereziaren baitan aztertzen ari diren bidegorri egitasmoa, bai Foru Aldundiak Donostirako saihesbidean barrena bidegorria egiteko duen proiektua hiritarren aurrean azaldu, eztabaidatu eta hauen inguruko ekarpenak jasotzea, horretarako, Agenda 21aren foroaz baliatuz”. Aldi berean, Abotsanitzetik bidegorrien inguruko “hausnarketa” egingo dutela iragarri dute.

Txirrin, txirrin! Bidegorria egin!leloarekin, “bilera irekiak egingo dira ekainaren 3an Amuteko auzo elkartean eta ekainaren 9an Kultur Etxean, 19.00etan;eta Amute eta Mendelu arteko bizikleta martxa ere bai, ekainaren 18an.

Bileren helburu nagusia “Amute-Mendeluko bidegorriarentzat irtenbideak eztabaidatzea izango da, baina Hondarribian, hiri modura, bidegorri sari oso eta erabilgarri bat nola egin eta josi behar den” aztertu nahi dute, “badirelako beste puntu kritikoak, Talaia instituturaino bizikletaz heltzea, adibidez, edo Butron pasealekuan bidegorririk ez egotea”, esan dute Alkainek eta Alonsok.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902