Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ekintzaz ekintza, aurrera doa Nafarroa Oinez 2016

Udaberriko loreak bezala ari dira hazten Nafarroa Oinezeko jaiarekin lotutako ekintzak. Lerro hauetan ekintzetako batzuk laburbildu ditugu.

Testua eta argazkia Erentzun eta Ibaialde ikastolak - 2016(e)ko maiatzaren 26a, osteguna - 06:08etan eguneratua

Iruñean egin zen Oinez Gailurreko aurkezpen.

Iruñean egin zen Oinez Gailurreko aurkezpen. (Erentzun eta Ibaialde ikastolak)

Galería Noticia

Iruñean egin zen Oinez Gailurreko aurkezpen.

Oinez gailurra proiektuari hasiera eman zitzaion aurreko ostegunean, maiatzaren 19an. Nafarroako zein Pirinioetako hainbat menditarako igoerak egin eta igotako mendia sinbolikoki babestea proposatzen digute. Horretarako, www.oinezgailurra.eushelbidean, mendi zerrenda bat dago eta bertatik zein mendi igo nahi den aukera daiteke.

Aukeratzen den gailurra babestu ondoren, 20 € tik hasita egin daiteke, Oinez Gailurraren Kit-a bidaltzen da etxera: mosketoi eta banderatxo bat. Banderatxo hori igoeraren egunean eramatea proposatzen da, eta gailurrean bertan argazki edo bideo bat egin eta antolatzaileei bidali. Argazki eta bideo guztiak web-orrian argitaratuko dira. Babestu dutenen ekarpenen lekuko izanen dira, eta euskara eta Oinez Gailurra gorenera eramatea lortu dela frogatuz.

Aurkezpen honetan Gregorio Ariz mendigoizale historikoaren presentzia eskertu nahi dugu, euskara gorenera eraman nahi duen proiektu hau bultzatzen laguntzeagatik.

Oinez Basoa 2016 Andosilla eta Sartagudan Lehenengo aldiz Oinez Basoak bi herri izango ditu protagonista. Batetik Sartagudako Memoriaren Parkea eta Ebro ibaiaren erribera bezalako bi naturaguneak lotzen duen sakanaren ertzetan baso ilarak sortuko dira eta bidean zehar 500 zuhaitzez beteriko etorbide bat eratuko da. Bestetik Andosillako Gurutze Santuaren ermitaren ondoan dagoen 2 hektareako lur zoruan baso-berritze lanak egingo dira eta 4.500 Alepo pinu landatuko dira guztira.

Aurreko ostiralean, maiatzak 30, sinatu zen Andosilla eta Sartagudako alkateekin bi baso hauek landatzeko hitzarmena eta aurrerago egingo da Iruñean aurtengo edizioaren aurkezpen ofiziala.

Ekintzak Andosillan eta MendabianPasa den asteburuan ere Oinez agenda beteta egon zen. Andosilla, Euskara Egunaren barruan, Hartu, Tenka, Tira ginkana antolatu zen eta Mendabian, Euskaren Egunean ere bai, Altxorraren bila ginkana, azken hau Urbasa Abenturak lagunduta.

Artea Oinez Lodosara doa Iruñeko Ziudadelan hainbat aste egon ondoren Lodosara joango da Artea Oinez erakusketa. Maiatzaren 27an, ostirala, arratsaldeko 7retan egingo da inaugurazio ofiziala Lodosako Kultur Etxeko Agustinos aretoan. Bisitaldi didaktikoak antolatu dira nahi duten eskolek erakusketa bisitatu ahal izateko. Bisitaldi hauek euskaraz ala ingelesez egin ahal izango dira. Erakusketa maiatzaren 27tik ekainaren 17ra egogo da Lodosa eta maila altuko arte garaikideaz gozatzeko aukera paregabea da.

Bideokliparen grabaketa Ez dugu amaitu maiatzako agendan, 28an bideokliparen grabaketa egingo da Viana eta Lodosako kaleetan barna. Kaleak aipatu ditugu baina Ebro ibaia ere agertuko da hainbat iruditan. Kameraren atzealdean Mikel Urmeneta izango dugu zuzendari lanak egiten eta aurrerapen gisa, 360 gradutan grabatuko den lehenengo Nafarroa Oinezeko bideo-klipa izango dela aipatu beharra dago.

Ekainaren hasieran Juul eta Pilota Jaialdia Ekaina ekintzaz beterik dugu ere bai, bi aipatuko ditugu bereziki. Lehenengoa ekainaren 1ean, arratsaldeko 18.30etan, Juul Hauteskundeen Sari Banaketa Lodosako Kultur Etxean ospatuko da eta idazle eta ilustratzaile sonatuak izango ditugu gure artean ekitaldi polit honetan. Bigarrena Lodosan ere antolatu den Pilota Jaialdia, Ekainaren 4an izango da hau. Lizarraldeko hainbat pilotari historikori egingo zaio omenaldia bertan. Afizionatuen arteko partiduez gain, Nafarroako Eskupilotako Lau t’erdiko Txapelketa jokatuko da: Bengoetxea VI.a Victorren aurka eta partidu nagusia, Olaizola II. eta Iturriaga, Artola eta Untoriaren aurka.

Suposatuko duzuenez honekin ez dugu amaitu, ekainean eta uztailan (Sanferminetako txosnan) jarraituko dugu ekintza gehiagorekin. Egunean egoteko gure Facebookeko jarraitzaile egitea edowww.nafarroaoinez.eus bisitatzea gomendatzen dizuegu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902