Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Elkarri begiratu

Karmele Jaio - 2016(e)ko maiatzaren 26a, osteguna - 07:04etan eguneratua

Ingurura begiratu eta inguruko pertsonen bizitza imajinatu. Ariketa derrigorrezkoa izan beharko litzateke. Eskoletan erakutsi eta bizi osoan zehar praktikan jarri beharrekoa. Ingurura begiratu eta konturatzea gure bidearen erdian agertzen diren pertsona guzti horiek, euren bide propioa egiten ari direla aldi berean. Konturatzea gu ere haientzat bide erdian agertu garen pertsonak garela.

Ingurura begiratu eta ingurukoen bizitza imajinatu. Guztiok baginateke kapaz hau egiteko, asko jaitsiko litzateke gure gizarteko tentsio eta indarkeria maila. Batzuetan iruditzen zait guda zelai moduko batean imajinatzen dutela batzuek euren burua, eta honek behartzen dituela besteen kontra egitera etengabe, euren burua defenditzeko aitzakiaz. Eta guda honetan, aurrean ikusten dituzten pertsonak ente anonimo eta bizitzarik gabekoak dira. Dekoratu zatiak besterik ez. Bidean traba egiten dietenak.

Azkenaldian gidarien arteko zenbait liskar ikusi ditut kalean. Batean batek sekulakoak eta bi esan zizkion autoko leihotik beste gidari bati errotondan bidea itxi ziolako. Eta bestean, bi gizon zeuden autotik irtenda modu oso bortitzean eztabaidatzen batak, antza, besteari autoa aparkatzeko lekua kendu ziolako. Ziur naiz ez batak eta ez besteak ez zutela une batez ere pentsatu aurrean zuten pertsonak zergatik zuen halako urgentzia aparkatzeko, adibidez.

Amnesty Internationalek errefuxiatuen inguruan egindako azken kanpainak aurrez aurre jarri ditu europako zenbait pertsona eta Europara heldu diren zenbait errefuxiatu. Elkarri begietara begira jarri ditu. Emaitzak erakusten du pertsona bati lau minutuz aurrez aurre begiratzeak harenganako hurbiltasuna sentiarazten digula. Jada ez dugula gure antzezlanaren dekoratuaren zati bat bezala ikusten, bere obra propia eraikitzen dagoen beste pertsona bat bezala baizik.

Inguruan ditugun pertsonei begiratzea eta une batez haien bizitza imajinatzea. Terapia ezinhobea litzateke gure mundu gaixo hau sendatzeko bidean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902