Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ereñotzu prest dago Eskolarteko final handirako

Beñat Mujika eta Aizpea Garmendia igoko dira taulara Gipuzkoaren izenean ekainaren 4an

2016(e)ko maiatzaren 26a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Nafarroako azken saioa.

Galería Noticia

Nafarroako azken saioa.

donostia- Ekainaren 4an Ereño-tzun (Hernanin) ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko jairako guztia prest dago jada: finalerako parte-hartzaileak zehaztuta daude eta 15 eta 18 urte bitarteko hamabi bertsolari igoko dira taula gainera. Gipuzkoan eta Nafarroan duela hilabete aukeratu zituzten haien ordezkariak, baina pasa den asteburuan hautatu zituzten Arabako, Bizkaiko, Lapurdiko eta Baxenabarre eta Xiberoakoak.

Beñat Mujika eta Aizpea Garmendia izango dira taula gainean Gipuzkoaren izenean;Arabatik, Aroa Arrizubieta eta Peru Amorrortu arituko dira;Bizkaitik, Txaber Altube eta Unai Mendiburu;Lapurditik, Kerman Díaz eta Nahia Sasco;Baxenabarretik, Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti;eta Nafarroatik, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi.

Maite Berriozabalek jarriko ditu gaiak eta aurkeztuko du saioa, herrialde bakoitzeko epaile bana izango da eta Alaia Martinek jarriko dio txapela irabazleari. Finaleko sari nagusia Gabonetako oporraldietan egingo denAhots Batensormen egonaldia izango da: bertan aukera izango dute antzerki mundutik, kantagintzatik zein literaturatik datozen euskal gazteekin elkartzeko, aterpetxe batean.

Ekainaren 4an 11.00etan abiatuko da Eskolartekoaren bat-bateko txapelketaren finala, baina festa giroa egun osoan zehar luzatuko da. Hala, 14.00etan bazkaria eskainiko da Larre-gain sagardotegian;bazkalondoan, Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariak ariko dira kupelen artean, librean. Ondoren, erromeria emanaldi berezia izango da 18.00ak arte, Xabier Solano, Jon Mari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikaren eskutik. Herrialdeetatik autobusak jarriko dira Ereñotzura eta sagardotegira.

txirritaJai handiaren bezperan beteko da Txirritaren heriotzaren 80. urteurrena eta horregatik egingo da finala Ereñotzun, haren jaiolekuan. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute txapelketa elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker. Helburua gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta zaletzea da eta, era berean, bertsoaren bidez ikastoletan euskara eta euskal kultura sustatzea. Aurten guztira 15 eta 18 urteko 88 gaztetxo aritu dira kantuan. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902