Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jai Alaiko atzelaririk onena zumaiarra da

Zesta-puntako jokalaria da iñaki urbieta eta daniako (florida) pilotalekuko atzelaririk onena izendatu dute

Ane Rotetaren erreportajea - 2016(e)ko maiatzaren 25a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Iñaki Urbieta Daniako Jai Alai pilotalekuan, partida bat jokatzen.

Iñaki Urbieta Daniako Jai Alai pilotalekuan, partida bat jokatzen. (n.g.)

Galería Noticia

Iñaki Urbieta Daniako Jai Alai pilotalekuan, partida bat jokatzen.

Batzuetan, zerbait irabazteko arriskatu beharra dago. Eta hori ondo daki Iñaki Urbieta zumaiar gazteak (1989). Izan ere, 2009 urtean, 19 urte zituela eta ikasketak amaitzeko hilabete batzuk falta zitzaizkionean, Daniako Jai Alai pilotalekuan (Florida, AEB) zesta-puntako jokalari gisa debutatzeko aukera eman zioten. Bere hitzetan, “erabakia zaila izan arren”, Atlantiar itsasoa zeharkatu eta tren hori hartzea erabaki zuen. Eta ez zaio batere gaizki atera, duela aste gutxi Daniako Jai Alai pilotalekuko atzelari onenaren titulua lortu baitu, pozez eta ilusioz beterik. “Poz handia da niretzat titulu hau irabaztea. Hori lortzen dutenei begira egon izan naiz beti, eta zu ere tartean egoteko ilusioa izaten duzu, baina egia esan, aurten ez nuen inolaz ere horrelakorik espero”, adierazi dio Urbietak NOTICIAS DE GIPUZKOAri.

Zumaiarrak lortu berri duen titulua kinieletako emaitzen arabera banatzen dute denboraldi bakoi-tzean, eta joan den apirilaren 28an amaitutako denboraldiko atzelari onena izatea lortu du Iñakik. Dena den, ez du sari horretaz gozatzeko eta ospakizun handirik egiteko denbora gehiegirik izan, denboraldi berria maiatzaren 4ean hasi baitzen (ekainaren 30ean amaituko da), eta uda pasatu ondoren, irailaren 15ean ekingo diote denboraldi berriari. Deskantsurik gabe dabil, beraz, Jai Alai pilotalekua. Baina ez da horrela izan azken hilabeteotan. Izan ere, Urbietak adierazi duenez, frontoia itxita egon da 2015 urtean berritze lanak egiteko, eta 2016an hasi ziren berriro ere pilotalekuan jolasten.

Iñaki Urbietari esker, beraz, Zumaiak badu bere presentzia AEBetan, eta Daniako zesta-puntan euskaldunak dira nagusi. Zifrak begiratu besterik ez dago: 36 pilotari daude Daniako frontoian, eta horietatik 33 euskaldunak dira. Mexikarra, kubatarra eta frantziarra dira beste hirurak.

7 URTEZ JAI ALAIN Odieta zaharra, lehen frontoia

Ametsa egi bihurtua

Urbietak dagoeneko zazpi urte daramatza Daniako frontoian lehiatzen, baina askoz lehenagotik dator zesta-puntarekiko pasioa. “Lagun ba-tzuekin frontoira joan nintzen eta gazteak entrenatzen ikusi nituen. Asko gustatu zitzaidan ikusi nuena eta hurrengo egunean bertan, gehiago itxaron gabe, apuntatu egin nin-tzen. Hala, zazpi urte nituela hasi nintzen jolasten Zumaiako Odieta zaharrean”, gogoratzen du. Urteak aurrera egin zuten eta bere pasioa profesio bihurtzea ametsa bezala ikusten zuen: “Entrenatzen hastean haur guztiek izaten dute goi-mailetara iristeko ilusioa, baina gero eta zailago dela ikusten duzu. Hala ere, ametsa hor mantentzen duzu, eta nire kasuan, ametsa egi bihurtu zen”.

Dirudienez, amets horretan murgildurik jarraituko du oraindik ere zumaiarrak. “Frontoiak urte askoan jarraituko duela espero dugu eta nik ere bertan jarraitzea espero dut. Zalantza eta beldur asko izan nituen erabakia hartzerako garaian, baina ez naiz damutzen egun horretan hartutako erabakiaz”, dio amaitzeko Urbietak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902