Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiarrek aurretiazko botoa eman dezakete jada

Larunbatean ekainaren 5eko herri galdeketari babesa emateko ‘lipdub’a grabatuko dute herrian

2016(e)ko maiatzaren 25a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

azpeitia- Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri galdeketan parte hartzeko aukera izango ez dutenek ekainaren 3ra arte eman dezakete aurretiazko botoa Gure Esku Dagoren lokalean (astegunetan 10.00etatik 12.00etara eta 18.30etik 20.30era eta larunbatetan 11.00etatik 13.00etara).

Aurretiazko botoa eman behar duten bizilagunek ekainaren 5ean botoa eman behar dutenek aurkeztu beharreko dokumentazio berdina aurkeztu behar dute. Beraz, “nahikoa da NANa aurkeztea bertan ohiko bizilekua Azpeitia dela ageri bada, eta bestela berriz errolda agiria ere beharko dute”. Idenfikatzeko bestelako agiriren bat erabili nahi duenak ere (EHNA, gidabaimena, pasaportea...) errolda agiria beharko du. Hori bai, “dokumentuek jatorrizkoak izan behar dute”.

Era berean, gaixotasun edo ezintasunen bat dutenek etxetik eman ahal izango dute botoa. Horretarako, eskaera egin behar dute hi-tzartuazpeitia@gmail.com helbidera idatzita edo 639 71 38 12 telefonora deituta.

larunbatean, ‘Lipdub’Galdeketari babesa emateko lipduba grabatuko dute larunbatean Azpeitiko kaleetan. Dagoeneko “40tik gora eragilek eta taldek” hartu dute 18.00etan Plaza Nagusian hasiko den grabaketan parte hartzeko konpromezua.

Dena den, ibilbide guztia jendez betetzea da helburua. Beraz, herritar guztiak gonbidatuta daude larunbateko ekintzan parte har-tzera. Horretarako nahikoa da ezarritako orduan plazan izatea. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902